Politika -

Pentsioak

Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia eskatu du Toñak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuaren esanetan, Espainian nahastu egiten dira kutxaren batasuna eta kutxa bakarra kontzeptuak.

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua. Argazkia: EFE
Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburua. Argazkia: EFE
Gizarte Segurantzaren eskumen aldarrikatu du Angel Toñak

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia eskatu dio Espainiako Gobernuari. Ildo horretan, kutxa batasuna eta kutxa bakarra kontzeptuak ezberdindu behar direla azpimarratu du.

Pentsio publikoen egoerari eta etorkizunari buruzko jardunaldian egiten ari dira Bilbon, UGT sindikatuak eta Juan de los Troyos fundazioak antolatuta, eta bertan izan da Angel Toña sailburua. Testuinguru horretan, Gernikako Estatutua betetzea eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Toñaren esanetan, kutxaren batasuna eta kutxa bakarra ez dira gauza bera eta sindikal batasuna eta sindikatu bakarra kontzeptuen arteko ezberdintasunaz hitz egin du azalpen gisa.

"Sindikatu bakarra eta kutxa bakarra ez, kutxa batasuna eta sindikatu batasuna bai", nabarmendu du kontseilariak.

Pentsio sistema ekonomikoki eta sozialki bideragarri egin behar dela adierazi du Toñak, eta pentsio publikoak epe luzera bideraezinak direnaren argumentua errefusatu du.

Sailburuak ohartarazi duenez, sektore jakin bati etorkizuneko pentsioak ordaintzeko adina gazte ez dagoenaren mezua zabaltzea komeni zaio eta krisi ekonomikoak mezu horri sinesgarritasuna ematen lagundu diola gaineratu du. Dena den, sinesgarritasuna eta egia ez direla gauza bera aldarrikatu du.

Bestalde, Angel Toñak sistema publikoan sinisten duela azpimarratu du eta pentsio pribaturik ez duela zehaztu du: "Egunen batean pentsio publikoa jasotzetik bizi ahalko naizela pentsatu nahi dut", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa