Politika -

HAUTESKUNDEAK

Otegi lehendakarigai izateko proposamena egin du EH Bilduk

EH Bilduren zuzendaritzak Arnaldo Otegi proposatu du datozen urrian egingo diren EAEko hauteskundeetarako lehendakarigai.

Otegi, joan den larunbatean Anoetan egindako ekitaldian Efe
Otegi, joan den larunbatean Anoetan egindako ekitaldian Efe
EH Bilduko zuzendaritzak Arnaldo Otegi proposatu du lehendakarigai

0:53

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduren zuzendaritzak Arnaldo Otegi proposatu du datozen urrian egingo diren EAEko hauteskundeetarako lehendakarigai. Hain justu 2021 urtera arte kargu publikoan aritzeko gaitasun-gabetzea du buruzagi abertzaleak.

Oskar Matute EH Bilduko parlamentariak adierazi duenez, Otegik zuzendaritzari jakinarazi dio EH Bildu Euskadin “aldaketa gauzatzeko indarrik handiena erronkan” parte hartzeko prest dagoela.

Datorren astelehenean abiatuko du EH Bilduk ildo politikoa egokitzeko prozesua eta lehendakarigaia aukeratzeko prozesua, eta apirilerako amaitzea aurreikusten dute.

Koalizioaren “prozesu horizontala” azpimarratu du Matutek eta Otegi proposatu baino gehiago, egin dutena Otegi lehendakarigai izateko prest dagoela dela gaineratu du. Halere, beste edozein militantek edo biltzarrek beste hautagai bat aurkezteko modua duela azaldu du.

Datozen egunetan ildo nagusiak jasoko dituen agiri politikoa eztabaidatuko dute, eztabaidarako zuzendaritzaren gida izango dena. “Proiektu nazionala defendituko dugu, abertzaleentzat bakarrik izango ez dena eta Euskal Herri duin bat eraikitzeko asmoarekin”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak EAEko hauteskundeak 2024 EH Bildu Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa