Politika -

Eh Bildu

Urizar: 'Udal Legea onartzeko aukera historiko baten aurrean gaude'

Legearen zati handi batean ados jarri dira EH Bildu eta EAJ, baina puntu "garrantzitsuena" dute gainditzeke: finantziazioa.

Pello Urizar EH Bilduren bozeramailea. Argazkia: EH Bildu
Pello Urizar EH Bilduren bozeramailea.
Urizar: 'Udal Legea onartzeko aukera historiko baten aurrean gaude'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hamarkadaren ostean, EAEko Udal Legea onartzeko "aukera historikoa" dagoela uste du EH Bilduk.

Pello Urizar EH Bilduren bozeramaileak Donostian egindako agerraldian esan duenez, "ezin dugu ahaztu gure erkidegoa dela lege propiorik ez daukan bakarra, eta horrek ondorio kaltegarriak egin dituela gure udaletan; izan ere, estatuko legearen menpe geratzen dira, eta horrek murrizketak egitera behartzen ditu".

Udal legea aztertzeko lantaldea bilduko da bihar EuskoLegebiltzarrean, eta koalizio abertzaleak udalen finantzazioaren alorrean dagoen "korapiloa" askatzeko aukera bat ikusten du bertan.

Urizarrek azaldu duenez, EH Bilduk eta EAJk adostasun maila handia lortu dute "legearen zati handi baten inguruan", baina legearen zatirik "garrantzitsuenean" dute desadostasuna: Udalen finantziazioan.

"Finantziazioaren arloan adostasun batera heltzea ezinbestekotzat jotzen dugu, arlo horretan aurrera egin ezean ezerezean geratuko liratekeelako Udal Legearen inguruan adostu ditugun gainontzeko puntu guztiak", adierazi du Urizarrek.

EH Bilduk finatziazioaren atalean egindako proposamenak bi zutabe omen ditu: Larrialdi Sozialeko Laguntzak eman ahal izateko udalei finantza baliabide nahikoak eskaintzea eta udalen finantzazioarekin zerikusia duten organo guztietan udalek hitzez eta botoz parte hartu ahal izatea. Proposamen horixe aurkeztu dio EAJri akordio batera iristeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak