Politika -
Donostia 2016
Zezenketek irudi ona ematen ote duten galdetu du EH Bilduk
Zezenketak bultzatzen ez dituztela azpimarratzen dute Udal Gobernua osatzen duten taldeek (EAJ-PSE), baina, koalizioaren hitzetan, “gertakariek” kontrakoa demostratzen dute.
Agentziak | Erredakzioa
Eneko Goia alkateak zezenketen inguruan pentsatzen duena jakiteko eskubidea dute donostiarrek, Donostiako EH Bilduk gaur azaldu duenez. 2016ko bezperan, “animaliei tratu txarrak ematea helbide-txartel ona” ote den galdetu du koalizioak.
Zezenketak bultzatzen ez dituztela azpimarratzen dute Udal Gobernua osatzen duten taldeek (EAJ-PSE), baina, Amaia Almirall EH Bilduko bozeramailearen hitzetan, “gertakariek” kontrakoa demostratzen dute.
Sarrerak % 50 merkatzeak edo zezenketak Aste Nagusiko egitarau guztietan agertzeak “guztia esaten” du.
Zentzu horretan, koalizioak 18 galdera baino gehiago egin dituela adierazi du Almirallek, baina erantzunik jaso ez duela erantsi du.