Politika -
Memoriaren Institutua
Ezenarro: 'Isiltasunak ez ditu zauriak sendatzen'
"Iraganera begiratzeko" deia egin du Memoriaren Institutuko zuzendariak, baina "modu eraikitzailean", ez "zauriak zabaltzeko".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak ohartarazi duenez, "isiltasunak ez ditu zauriak sendatzen". Horregatik, giza eskubideen urraketa guztiak argitara ateratzearen alde egin du, baina betiere hori "elkarren aurka egiteko" erabiltzen ez bada.
Onda Vasca irrati katean egindako elkarrizketa batean, "iraganera begiratzeko" deia egin du Ezenarrok, baina "modu eraikitzailean", ez "zauriak zabaltzeko".
Horren esanetan, Memoriaren Institutuak "gertatutako guztia argitzea" du lehen helburua, izan ere, "isiltasunak ez ditu zauriak sendatzen". Horregatik, "urraketa guztiak argitara atera behar dira, inor baztertu gabe".
Hori horrela, iraganetik "ikastea" eta etorkizunera begira "ondorioak ateratzea" babestu du Ezenarrok.
"Batzuetan iraganera ez begiratzeko tentazioa dago, gatazkarik ez sortzeko", aitortu du, baina ondorioa ezin dela izan iraganera ez begiratzea esan du.