Politika -
Parodia
Gipuzkoako sozialistek atez atekoari buruzko parodia bat egin dute
Sozialistek ohartarazi dutenez, ezker abertzalea eta Bildu 'materia birziklagarriak' dira.
Erredakzioa
2015eko udal eta foru hauteskundeetako Gipuzkoako hautagai sozialistek, Denis Itxaso ahaldun nagusirako hautagai sozialista buru dutela, atez ateko sistemari buruzko inauterietako parodia bat egin dute. Gainera, Bildu "materia birzklagarria" dela salatu dute sozialistek.
Donostiako sozialisten egoitzan egindako ekitaldian, Denis Itxaso eta Ricardo Crespo (Hernaniko alkategaia), Lore Suarez (Pasaiako alkategaia) eta Oscar Valvuena (Legazpiko alkategaia) atez atekoan erabiltzen diren kubo mozorroak jantzita agertu dira, eta hondakinen moda desfile bat egin dute basura poltsak eta plastikozko arratoiak inguruan zituztela.
Madonnaren musikaz lagunduta eta koloretako kuboak eskuan, inauterietako parodia hori egin dute Bilduren hondakin politika eta "inposaketa" salatzeko. Sozialisten esanetan, Bilduk ez die herritarren aldarriei jaramonik egiten, zeinek "edukiontzi erosoak eta malguak eskatzen dituzte gurutze-bide bat ez bizitzeko".
Denis Itxasok salatu duenez, atez atekoak hondakinen turismoa bultzatu du; izan ere, haren ustez, hondakinen sistema hori duten herrietako bizilagunak inguru herrietara joaten dira basura poltsak ateratzera. "Baten bat zutabeak, kuboak eta poltsa egin eta egin ari da Gipuzkoa, eta ziur horrek ere enplegua sortzen duela", ironiaz mintzatu da Itxaso.
Bestalde, Bildu eta ezker abertzalea materia "birziklagarria" direla nabarmendu du, eta gaineratu du "materia bizigabea" direla eta birziklatu egin beharko luketeela "hiritarrak erakartzeko politikak egiteko".