Politika -

BBB

EAJk hautsi egin du Bizkaiko aurrekontuen inguruan PPrekin zuen ituna

Itxaso Atutxaren arabera, PPk jarrera “zitala” izan du Leioako bi kargudun ohi salatzean. “Bildurekin lehiatu nahi du, ea nor den ‘justiziagilerik’ handiena”, kritikatu du.

itxaso atutxa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk PPrekin Bizkaiko aurrekontuen gainean zuen aurreakordioa haustea erabaki du, PPren jarrera “zitala” ikusita, Leioako bi kardugun ohiren kontrako salaketa -Eneko Arruabarrena alkate ohiaren eta Jon Loizaga zinegotzi ohiaren kontrakoa- babesteagatik, Pinasoloko kiroldegia dela eta.

Ohar baten bidez EAJk azaldu duenez, aurreko ostegunean PPk kontrako botoa eman zuen EH Bilduk gaia auzitara eramateko proposamenean, baina “ordu batzuk geroago, Alderdi Popularrak, zalaparta handia eraginda, salaketa Fiskaltzaren aurrean jarriko dutela iragarri zuen”.

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentearen ustean, PPren jarrera “zitala, iraingarria eta onartezina” da.

“PPk erakundeen artetik baztertu du bere burua gaur, alde egin eta mendira jo du. Bildurekin lehiatu nahi du, ea nor den ‘justiziagilerik’ handiena”, kritikatu du.

Atutxaren arabera, Bizkaiko PPk “auzitegietan bilatzen du erakundeetan topatzen ez duena, EAJ ez dute aldean izango”.

Gainera, Atutxak gogora ekarri du atzo Damboreneari salaketa kentzeko eskatu ziola. “Edonola ere, kendu ala ez kendu, jarrita dago dagoeneko. Beraz, Fiskaltzak erabakiko du jardutea, eta uste dut kentzea eska geniokeen gutxienekoa da”.

Bizkaiko PPk "Pinosolo Auzia"ren salaketari eutsiko dio

Anton Damborenea Bizkaiko PPren presidenteak esan du bere alderdiak "Pinosolo Auzia"ren salaketari eutsiko diola. Gainera, bere iritziz, PPrekin zuen akordioak EAJ gogaitzen zuen, eta horregatik erabaki dute, esan duenez, "bazkidea aldatzea" eta PSE-EErekin adostea.

Damboreneak esan du EAJk berak errefiktikatu beharko luke PPrekin zuen akordioaren hasiera bertan behera uztea. Jeltzaleek Leioako Pinosolo kiroldegiarekin erlazionatutako auzi batengatik hartu zuen erabakia; izan ere, PPk salaketa jarri zuen, Fiskaltzaren aurrean, kiroldegi horretako lanen esleipenean eta eraikitzean balizko iruzurrak egoteagatik. Itxaso Atutxari erantzun dio, horrela, Anton Damboreneak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bizkaia Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa Euskadiko PP Arabako Foru Aurrekontuak