Politika -

Memoria historikoa

Memoria historian lehentasunak ezartzeko programa iragarri du Urkulluk

Lehendakariak Frankismoaren kontra borrokan Aisastian hil ziren gudariei omenaldia egin die Elgoibarren.

Iñigo Urkullu, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea eta Andoni Ortuzar. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatea eta Andoni Ortuzar. Argazkia: EFE
San Miguelgo gudariak gogoratu dituzte Elgoibarren

1:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "memoria historikoan egin beharreko urratsak, lehentasunak" ezartzeko programa bat abiatuko du, nazioarteko zuzenbidea oinarri izango duena, Iñigo Urkullu lehendakariak igande honetan iragarri duenez.

Frankismoaren kontrako borrokan duela 78 urte Aisastian hil ziren 14 gudariei omenaldia egin diete gaur Elgoibarko San Miguel gainean, eta lehendakariak bertan aurreratu du Jaurlaritzak memoria historikoaren alorrean egin nahi duena.

Gudarien aldeko ekitaldiak San Miguel frontoian eta Zirardamendiko mendi magaletan egin dira. Zirardamendin, hain zuzen ere, hainbat hilobi aurkitu eta hildako gudarietako bi ere identifikatu zituzten, eta tokian bertan lore eskaintza egin diete.

Urkulluk tropa frankistei aurre egin zieten gazteen balorea nabarmendu du, izan ere, "euren sakrifizioarekin frankisten garaipena atzeratzea lortu zuten, eta horrek Gernikan lehen Eusko Jaurlaritza eratzea ahalbidetu zuen". "Iraganera begirako ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du", nabarmendu du Urkulluk.

Eusko Jaurlaritza "zehaztutako helburuekin" aurrera egiten ari dira, Urkulluren arabera. Lehenengoa "biktimen politika publikoa bultzatzea da, egindako giza eskubideen urraketei argia jartzeko, frankismoaren biktimei eragindako mina aitortzeko eta gutxienez horiei erreparazio morala eskaintzeko". Bigarren helburua gizarteari begirakoa da, "eta diktadura frankistak suposatu zuen bidegabekeria aitortu duen politika publikoa bultzatzea da".

Politika horrek "duintasuna, askatasuna eta demokrazia defendatzeko borroka egin zuten horien baloreak berreskuratzea du helburu", eta baita berriz errepika ez dadin pedagogia soziala bultzatzea ere. "Ez dadila errepikatu biolentzia gehiagorik ez gure herrian", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Gerra Zibileko biktimak Gogora Institutua gaur