Politika -

EAE-Madril

Jaurlaritzak oporren aurretik bilera bat egitea eskatu dio Rajoyri

Erkorekak azaldu duenez, lehendakariak gutuna igorri dio Espainiako Gobernuko presidenteari, hitzordu bat eskatzeko, eta gutunean jakinarazi dizkio zeintzuk diren jorratu nahi dituen gaiak.

Rajoy eta Urkullu iraganeko bilera batean. Argazkia: EiTB
Rajoy eta Urkullu iraganeko bilera batean.
Urkulluk Rajoyrekin biltzea 'eskertuko luke', oporren aurretik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du "eskertuko" luketela Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzea oporretara joan aurretik.

Erkorekak Gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, lehendakariak gutuna igorri dio Rajoyri, eta bertan eskatzen dio bilera. Era berean, bileran jorratu beharreko gaien "zerrenda luzea" jakinarazi dio lehendakariak gutun horretan.

Besteak beste, Kupoari buruzko akordioa, I+G+B inbertsioak, Lomce, Osasun alorreko "eskumen gatazkak", "transferentzia prozesuaren geldialdia", Konstituzionalaren aurreko "gatazkak", eta "erakundeak zentralizatzeko" Espainiako Gobernua aurrera eramaten ari diren ekimenak aipatzen ditu Urkulluk gai nagusien artean.

Baina zerrenda horretan ez dago Euskal Herriko bake eta elkarbizitza prozesuari buruzko aipamenik, baina Erkorekak argi adierazi du horrek ez duela esan nahi Jaurlaritzarentzat "bigarren mailako gaia" denik, baizik eta nahiago izan duela Jaurlaritzaren eguneroko kudeaketari buruzko gaiak azpimarratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Rajoy berriak Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea