Politika -

Coviteren txostena

Hagako Auzitegiari Otegi, Permach eta Barrena ikertzeko eskatuko diote

Guztira hamaika pertsona salatuko ditu Covitek Hagako Auzitegian, gizateriaren aurkako krimenak egotzita.

Consuelo Ordoñez
Consuelo Ordoñez
Consuelo Ordoñez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzari Batasuneko hiru buruzagik eta ETAko ustezko zortzi kidek gizateriaren aurkako krimenak egin zituzten ikertzeko eskatuko dio gaur.

Covitek salatutakoen artean, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Pernando Barrena Batasuneko bozeramaileak daude. Horrez gain, ETAko zortzi kide ikertzeko ere eskatuko du elkarteak, tartean Josu Urrutikoetxea.

Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak eta Josu Puelles ETAk hil zuen Eduardo Puelles poliziaren anaiak emango diote Fiskaltzari elkarteak egindako txostena. Horren arabera, salatuko dituzten hamaika pertsonak gizateriaren aurkako krimenak egin zituzten ikertzeko eskatuko diote Hagari, preskribatu gabe baitaude.

2002ko ekainetik aurrera, "ETA-Batasuna erakundeko" buruzagiak ziren hamaika pertsona salatu ditu Covitek. Otegi, Permach eta Barrenarekin batera, ETAko ustezko kideak ziren Jose Antonio Urrutikoetxea "Josu Ternera", José Luis Eciolaza "Dienteputo", Tomas Elorriaga "Teo", Juan Cruz Maiztegi "Pastor", Eusebio Arzallus "Paticorto", Rafael Santiago Azkolain, Iratxe Sorzabal "Ezpela" eta David Pla "Minzo" daude zerrenda horretan. Coviteren hitzetan, hamaika pertsona horiek "zibilen aurkako eraso sistematikoak" egin zituzten, "gatazka armatua" ez zegoen unean. Biktimen elkarteak adierazi du ETAren "adar politikoak" krimen horiek "sufrimendua sozializatzeko" estrategiaren baitan antolatu zituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Azken albisteak Sortu Espainia Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimak Gaur Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak