Politika -
Eusko Legebiltzarra
Memoriaren Institutua sortzeko batzorde txostengilea hasi da
Batzorde txostengilea sortu dute, hori osatzen duten kideak izendatu ostean: Iñigo Iturrate (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rodolfo Ares (PSE-EE), Carmelo Barrio (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD).
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua sortzeko lege proposamena sortu du ostiral honetan. Horrek bakearen eta bizikidetzaren politikak koordinatzea izango du helburu. Batzorde txostengilea gaur sortu dute, hori osatzen duten kideak izendatu ostean, honako hauek dira: Iñigo Iturrate (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Rodolfo Ares (PSE-EE), Carmelo Barrio (PP) eta Gorka Maneiro (UPyD).
Institutu hau sortzeko lege proposamena EAJren eta PSE-EEren proposamena da. EH Bilduk ere urriaren 3an Eusko Legebiltzarrean egindako batzarrean ekimena babestu zuen; PPk eta UPyDk aldiz kontra egin zuten.
Lege proposamenean, Institutu hau Euskal Herrian bakearen eta bizikidetzaren gaian politikak koordinatzera zuzenduta dago, "terrorismo eraren baten, indarkeriaren edota giza-eskubideen urraketaren legitimazioaren historia berridatzi ahal izatea" ekiditeko.
Testuan azaltzen denez, Institutuak giza-eskubideen eta bakearen difusioa, promozioa eta defentsa egingo du.
Alderdi guztiek ekimen honi buruzko iritziak eman dituzte Legebiltzarrean. EAJk "memoria inklusiboa" ren alde lan egitea babestu du, eta "bidegabeko sufrimenduak" onartzea, "biktimak kontrajarri gabe, indarkeriak berdindu ezta gatazkak justifikatu". Bestalde, EH Bilduk Euskal Institutuaren lehenengo kezka giza eskubideak izatea proposatu du eta "indarkeria eta sufrimendu guztiak" bere "lehentasuna" izatea. PSE-EEren sutez, Institutua "aurrerapen garrantzitsua izango da memoriaren politika bultzatzeko parekatu gabe" eta ETAren "indarkerian ainguratuta dagoen jendearen bizikidetza berreskuratzeko". PPk, bere aldetik, proposamena desegokia dela esan du, ETAk eta ezker abertzaleak "beste alde batera begiratzen jarraitzen" dutelako, eta Institutuak indarkeriak eta biktimak parekatzearen aurka azaldu da.
UPyDk batzorde txostengilean lan egingo du, Institutua "benetan memoria egin dezan" tresna izateko eta "etikan, politikan eta ETAren historia sozialki deslegitimatzen zentratzeko".
Batzorde txostengiletik txosten bat irtengo da, geroago osoko bilkuran bozketa egiteko.