Politika -

Parot doktrina

Konstituzionalak gaur zehaztuko du doktrinari buruzko jarrera

Auzitegi Konstituzionalak Ignacio Fernandez de Larrinoa ETAko presoaren helegitea aztertuko du. Estrasburgok doktrina bertan behera utzi zutenetik aztertuko duen aurreneko kasua izango da.

Auzitegi Konstituzionala
Auzitegi Konstituzionala
Estrasburgoko erabakia, Konstituzionalean aztergai

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak gaur zehaztuko du 'Parot doktrina'ren inguruan aurrerantzean zein jarrera izango duen, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak espetxe-zigorren luzapena bertan behera utzi ondoren.

Izan ere, Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak Ignacio Fernandez de Larrinoa ETAko presoaren helegitea aztertuko du. Estrasburgoko Auzitegiak doktrina bertan behera utzi zuenetik aztertuko duen aurreneko kasua izango da.

Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen erabakiak gainerako helegiteei ere eragingo die. Guztira, 30 presok 'Parot doktrina'ren aurka jarritako helegiteak aztertu behar ditu Auzitegi Konstituzionalak. 17 helegiteren kasuan, epaia erabaki behar du, eta gainerako 13etan, tramitera onartu ala ez. 30 helegite horietatik 27 ETAko presoek aurkeztu dituzte.

Bestalde, Auzitegi Gorenak 'Parot doktrina'ren inguruan beste bost erabaki hartu behar ditu. Hilaren 27an aztertuko ditu. Horrez gain, Fiskaltzaren beste bi helegite aztertuko ditu, aske dauden ETAko bi kideren kasuen ingurukoak.

Goreneko iturriek adierazi dutenez, Ignacio Pujana, Juan Legorburu, Carmen Guisasola, Andoni Cabello eta Jose Ignacio Echeverriaren helegiteak azaroaren 27an aztertuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak doktrina parot Politika albisteak Presoak albisteak ETA gaur Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Auzitegi Konstituzionala Espetxe politika Giza Eskubideen Europako Auzitegia gaur