Politika -

Elektrotresnen atala

Fagor diru publikoz laguntzearen alde agertu da EH Bildu

Gainera, adierazi dutenez, beharrezkoa da "plan handi bat" egitea, enplegua lehenetsita; halaber, MCCk ez ezik, erakundeek, langileek eta bankuek ere parte hartu beharko lukete planean.

Fagor etxetresnak
Fagor etxetresnak
Fagor etxetresnak

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Fagor Elektrotresnak birmoldatzeko prozesuaren finantzaketa bermatuko duen erakundeen arteko akordio bat proposatu du, "esku hartze publiko zuzenaren bidez, eta banku pribatuei zorra birnegoziatzeko eta operazioa finantzatzeko eskatuta".

Rebeka Ubera (Aralar) eta Juanjo Agirrezabala (EA) legebiltzarkideek prentsaurreko batean esan dutenez, Jaurlaritzak EH Bilduren babesa izango du konponbide horri heltzen badio, eta "ez benetako arazoa ezerezten".

Agirrezabalaren esanetan, Mondragon Korporazioak eta erakundeek "gogoeta bat" egin behar dute, eta horren abiapuntua "ezin liteke" Fagor Elektrotresnak eta Basauriko Edesaren "itxiera onartzea eta likidazioa egitea".

Legebiltzarkidearen arabera, beharrezkoa da "plan handi bat" egitea, enplegua lehenetsita; halaber, MCCk ez ezik, erakundeek, langileek eta bankuek ere parte hartu beharko lukete planean.

Hori dela eta, birmoldaketa prozesu horretan ez da "langilerik kalean eta dagokion laguntzarik gabe" egon behar eta, horiek guztiek, bazkideek zein langileek, epe-mugarik gabeko diru-laguntza bat izan beharko lukete.

Uberak eta Agirrezabalak "dei berezi" bat luzatu diete Kutxabank eta Laboral Kutxa bankuei "euren erantzukizunari aurre egin diezaioten", MCCk ere aurre egin beharko lioke auzi honetan gertatutakoagatik, "konpondu gabeko arazoak agerian geratu baitira".

"MCCk bideragarritasun plan bat sustatu beharko luke enpresak ekoizpena hobetu dezan euskal esparruan eta dagoen enplegua mantentzeko", nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Politika Fagor albisteak Mondragon korporazioa argazkiak EH Bildu Gaurko titularrak Eguneko albisteak Laguntza publikoak