Politika -
Krisi politikoa Nafarroan
Aurrekontuak elkarrekin egitea proposatu dio Barcinak PSNri
Nafarroako Gobernuak gehienezko gastua 3.400 milioi eurotan ezarri du eta PSNrekin kopuru horren herena negoziatzeko prest dagoela jakinarazi du.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak PSNri eskaintza formala egingo dio 2014rako Aurrekontuak elkarrekin adosteko.
Hala iragarri dute gaur Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak eta Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariak.
Hurrengo urratsa Yolanda Barcinak emango du. Nafarroako Gobernuak gehienezko gastua 3.400 milioi eurotan ezarri du eta PSNrekin kopuru horren herena negoziatzeko prest dagoela jakinarazi dio Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea