Politika -

Osoko bilkura

Urriaren 25a jaieguna ez izatea eskatu du Legebiltzarrak

EAJko eta EH Bilduko legebiltzarkideen botoei esker atera da aurrera ebazpena.

Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE
Datorren urtetik aurrera urriaren 25a ez da jaieguna izango

2:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak urriaren 25a (Gernikako Estatutuaren urteurrena) jaieguna ez izatea eskatu du. Ebazpena EAJk aurkeztu du, eta EH Bilduren babesarekin atera da aurrera.

EH Bilduk proposamen bat aurkeztu zuen, aipatu jaieguna abenduaren 3agatik (Euskararen Nazioarteko Eguna) ordezkatzeko. Baina mozioa bertan behera geratu da, PSEk, PPk eta UPyDk kontra bozkatu dutelako eta EAJk abstentzioaren alde egin duelako.

EAJk, berriz, urriaren 25a jaieguna ez izatea eta egun hori beste bategatik ez ordezkatzea eskatu du. Proposamen horrek aurrera egin du, EAJko eta EH Bilduko legebiltzarkideek babestu dutelako. PSE, PP eta UPyD kontra azaldu dira. Hain justu ere, aurreko legegintzaldian hiru talde horiek adostuta izendatu zen urriaren 25a 'Euskadi Eguna'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Eusko Legebiltzarra EH Bildu Araba Eguneko albisteak Albisteak Noiz izango da zubia?