Politika -

Bilera-sorta

Erreforma fiskalari buruz akordioetara heltzea espero du Urkulluk

EAJk bilera-sorta deitu du Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin, erreforma fiskalaz eta iruzur fiskalari aurre egiteko neurriez hitz egiteko. Arratsaldean PPrekin bilduko da.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
EAJk PPrekin hasi du bilera-sorta

2:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du EAJk alderdiekin egingo dituen bileren ostean "jarrerak hurbilago" izatea espero duela, erreforma fiskala edo iruzur fiskala bezalako gaietan; izan ere, "ez gaude denbora galtzeko moduan", nabarmendu du.

Adierazpen horiek Ajuria Enean egin ditu, Juan Jimenez Mayo Peruko lehen ministroari harrera egin ondoren eskainitako prentsaurrekoan. "Ezinbestekoa da euskal alderdiak oinarrizko adostasunetara heltzea, oreka eta ziurtasuna lortzeko", azaldu du.

Erreforma fiskala bere osotasunean egitea premiazkoa dela esan du, "finantzazioa eta diru-bilketa bermatu nahi badira". Ildo horretan, lehendakariak azpimarratu du alderdi politikoak eta instituzioak "berehala" hasi behar direla lanean, 2014ko urtarrilaren 1erako aldaketa fiskal horiek indarrean egon daitezen.

"Ezin dugu denborarik galdu, ezin gara eztabaida alderdikoietan galdu; proposamen zehatzen gainean lan egiteko unea da", adierazi du.

Foro Sozialaren gomendioak

Bestalde, lehendakariak aurrerapausotzat jo ditu Foro Sozialak bake-prozesua bultzatzeko atzo aurkeztu zituen gomendioak, "beste modu batean idatzi zitezkeen arren".

Horrez gain, Urkulluk berretsi egin du Jaurlaritzak "datozen egunetan" aurkeztuko duela Bakerako eta Bizikidetzarako Plan berri bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Eusko Legebiltzarra EAE albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zerga politika gaur