albisteak
Iruzkina
felipe etxebarria
Gabon bezpera honetan, milaka britainiar biadaiatzen hasten direnean, hainbat greba bolada hasi dira Erresuma Batuan.
Gabon bezpera honetan, milaka britainiar biadaiatzen hasten direnean, hainbat greba bolada hasi dira Erresuma Batuan. Trenbideetan geldialdiak, aduanetako kontrolarien artean, autobusetako gidariena, ospitaletako anbulantzien eta erizainen artean dira protestaldiak. Guzti horrek egoera kritiko batera eraman du, besteak beste, osasun sistema publikoa.
Guzti hori britainiarrek bizi duten krisi sakonaren islada da. Agintaldi luzean zehar Alderdi Kontserbadoreak eramandako politikak, zergak murriztuz eta ondorioz inbertsio publikoak gutxituz, eragin du egungo egoera hau, gero Brexitak larritu egin du.
The Economist astekari britainiarrak bere azken alean Erresuma Batuaren eta bere klase politikoaren argazkia egin du. Bere ustez, herrialde hau "Nazioarte mailan barregarri" bihurtu da. "Hiru hilabetetan hiru lehen ministro eta lau finantza ministro izan ditu, eta ministro pila batek dimititu... Alderdi Kontserbadoreak errespetua falta izan dio Parlamentuari, eta itunak desobeditu ditu", Brexitaren akordioko Ipar Irlandari buruzko protokoloa ez duelako betetzen.
Astekari honen arabera, gainbehera honek, Alderdi Kontserbadoreari ez ezik, herrialde osoari eragiten dio. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan BPG % 0,2 murriztu da. Pandemiaren ondoren lehen aldiz gertatu da hori. Ekonomia britainiarra pandemiaren aurreko maila berreskuratu ez duen ia bakarra da, herrialde garatuen artean. Horrez gain, bere inguruko herrialdeekin konpartatuz, inflazio handiena dauka.
Noren errua da?
Egoera honen erantzukizuna dutenen zerrenda luzea da, aldizkariaren arabera. Ez omen da zuzena Liz Truss lehen ministroari soilik erru dena egoztea. Bere aurrekontuek ia porrot egoerara eraman zuten ekonomia britainiarra. Beraz gain, David Cameron, Theresa May, Boris Johnson eta Rish Sunak lehen ministro kontserbadoreek ere badute oraingo egoeraren errua.
The Economisten arabera, "brexitak britainiarren bizitza politikoan gezurra instituzionalizatu du, brexitaren aldekoek zintzotasun faltarekin brexitaren promesak bete diren itxura egiten dute". Horren ondorioak hauek dira: nekazariak beren uztak galtzen ari dira langile faltagatik, enpresek Europako merkatua uzten dute brexitaren ondoren, burukrazia konplikatuegi bihurtu delako, eta, duela gutxi, gasolindegiek izan zuten errekin eskasia garriolarien faltagatik.
Baina brexita bakarrik ez da horren kausa, herrialde osoa egoera zail honetara eraman duen sintoma baizik. Brexitaren atzean dagoen jatorrizko bekatua Inperioak dauka. Hala dio Sathnam Sangherak, "Empireland" lanaren idazleak. Beste modu batera esanda, iraganeko handitasunaren nostalgiak eragin zien britainiar askori pentsaeraztera Europako auzokikeekin baino hobe zeudela bakarrik. Bigarren Munduko Gerran Alemania Naziren aurrean bakarrik izan ziren bezala.
Britainia Handiko historiak mito hori puztu du. Alegia, erronkei bakarrik aurre egiteko gai direla. Baina klima aldaketa, energi krisia eta globalizazioaren garaian, pentsamolde hori erabat iraganeko kontua da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa