11:49

albisteak

Analisia

Erresuma Batuan erregaien eskasiak Gabonak arte iraun dezake

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

FELIPE ETXEBARRIA | EITB MEDIA

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak aitortu egin du, zeharka baino ez bada ere, 'brexita' dagoela horniketa krisi honen oinarrian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ez asteak soilik, orain arte gobernu britainiarrak esan duen bezala, hilabeteak iraun lezake gasolindegietan eta supermerkatuetan produktu batzuen horniketa arazoak. Hala aitortu du Boris Johnson lehen ministroak Manchesterren egin den Alderdi Kontserbadorearen Kongresuaren atarian.

Behar beste kamioi gidarien faltan, gasolindegietan ilara luzeak sortzen dira. Gasolindegi batera erregaiez beteriko kamioi bat iritsiko dela zabaltzen denean, berehala sortzen dira bertan auto ilara luzeak. Ordu gutxian amaitzen da erregaia. Egoera bereziki larria da Londresen eta Ingalaterrako hego-ekialde osoan.

Kamioi gidari asko Europar Batasunera itzuli ziren brexita indarrean sartu zenean, Erresuma Batuan garraiolarien eskasia handiaz utziz. Orain arte Boris Johnson lehen ministroak ez du aipatu ere egin brexitaren eragina zegoenik horniketa krisiaren oinarrian, nahiz eta komunikabide guztiek, Estatu Batuetako The New York Times eta The Washington Post egunkariek, besteak beste, hala azaldu.

Orain ostera, Boris Johnsonek zeharka baino ez bada ere, aitortu egin du brexita dagoela krisi honen oinarrian. BBCri emandako elkarrizketan azaldu duenez, Erresuma Batuak trantsizio epe bat behar du egoera berrira egokitzeko.

Baina, nahiz eta behin-behineko neurri berezi batzuk iragarri Europako garraiolariak erakartzeko, Boris Johnsonek ez du etsitzeko asmorik eta ez du amore emango. Etorkinen aurka brexitarekin batera indarrean jarritako politika gogorrak biguntzeko asmorik ez du. Zinismoa erabili du hori justifikatzeko, immigrazioari ateak irekiz gero "langile britainiarren soldatak eta lanpostuen kalitatea ez lirateke hobetuko" esan baitu. Harrigarria da lehen ministro kontserbadore bat langileen soldataz eta lan baldintzez kezkatuta agertzea!

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena