Mundua -

Indarkeria matxista

Astelehen honetan hasiko dira Gerard Depardieu aktorea epaitzen sexu eraso delituengatik

Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak. 

Gerard Depardieu frantziar aktorea. Argazkia: Europa Press
Gerard Depardieu frantziar aktorea

Gerard Depardieu frantziar aktorea. Argazkia: Europa Press

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerard Depardieu frantziar aktoreak akusatuen eserlekuan eseri beharko du bihar Parisen, bi sexu eraso egin omen zituelako epaitu behar baitute.

Inork ez daki, baina, aktorea epaitegira joango den eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien edo, urrian gertatu zen bezala, epaiketa atzeratu beharko duten. Les volets verts pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak. 

Haren abokatu Jeremie Assousek asteon ziurtatu du 76 urteko aktorea epaitegira joango dela astelehenean, nahiz eta osasun egoera ahula duen, horren arabera.

Urrian ere gauza bera esan zuen Depardieuren abokatuak, epaiketan izango zela, baina egunean bertan mediku-agiri bat aurkeztu zuten joateko moduan ez zegoela justifikatzeko.

Bi biktima horiek 2024an jarri zituzten aktorearen aurkako salaketak. Hain zuzen ere, Les volets verts pelikularen filmaketan berarekin lan egindako dekoratzaile batek eta errealizazio laguntzaile batek salatu zuten aktorea, sexu erasoak, sexu jazarpena eta irain sexistak egotzita.

Assousen esanetan, epaiketak Depardieuren "egia" defendatzeko balioko du, "salaketa faltsuen biktima" delako, horren ustez.

Guztira, hogei bat salaketa jaso ditu Depardieuk azken urteetan. Horietako batzuk, ordea, artxibatu egin dituzte, gertakariak preskribatuta zeudelako.

Jardunbide legal horiek alde batera utzita, komunikabideetan ere jaso ditu salaketak Depardieuk; hamabost inguru, eta, gehienak, modu anonimoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aktoreak Frantzia Epaiketak Zinema Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak