Mundua -

Israelen erasoaldia

Gazak bere egunik odoltsuena bizi du

Israelgo Armadako lau kidez osatutako delegazio bat Kairora abiatu da bertako agintariekin balizko su-eten bat negoziatzeko asmoarekin.

Israeldar Armada, Gaza inguruan. Argazkia: Efe
Israeldar Armada, Gaza inguruan.
Beldurra eta txikizioa dira nagusi, Gazan

02:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 22 palestinar, horietako asko zibilak, hil dira igande honetan Gazan, joan den asteazkenean Israelek palestinar lurraldearen aurka eraso egitea erabaki zuenetik izan den egunik odoltsuenean.

Guztira, 69 dira dagoeneko Israeleko Armadak asteazkenean ekin zion erasoldiaren ondorioz hil diren palestinarrak.

Bere aldetik, israeldar Armadak igande honetan “50 kokaleku terrorista” erasotu dituela onartu du, eta horrek min handia eragin omen die milizia palestinarrek koheteak jaurtizeko erabiltzen dituzten egiturei.

Israeleko Armadak Yahyia Byya palestinar milizietako koheteen arduraduna hil duela ukatu du, hedabide israeldarrek erailketa horren berri eman ostean. Iturriek azaldu dutenez, Byyaren etxebizitzaren alboan zegoen etxebizitza bat erasotu dute hutsegite baten ondorioz, eta erasoan 12 zibil hil dira, umeak eta emakumeak, horien artean.

Balizko su-etena

Israelgo Armadako lau kidez osatutako delegazio bat Kairora abiatu da bertako agintariekin balizko su-eten bat negoziatzeko asmoarekin, Egiptoko zerbitzu sekretuetako iturri baten arabera.

Iturri horrek Israeleko ordezkaritzak su-eten bat lortzeko beharrezkoak diren gutxieneko puntuak biltzen dituen zirriborro bat aurkeztu duela, eta dokumentu hori Egiptoko hiriburuan bizi den Jaled Mescal Hamaseko buruzagiari aurkeztuko diotela ziurtatu du.

“Israelek defenditzeko eskubidea dauka”

Barack Obama AEBtako presidenteak herrialde horrek “Gazatik jaurtitzen diren jaurtigaien aurrean bere burua defenditzeko daukan eskubidea” defendatzen duela adierazi du.

Dena den, krisia ekintza militarrik gabe bukatzea nahiago duela azaldu du Obamak.

Gutxienez 22 palestinar, horietako asko zibilak, hil dira igande honetan Gazan, joan den asteazkenean Israelek palestinar lurraldearen aurka eraso egitea erabaki zuenetik izan den egunik odoltsuenean.Guztira, 69 dira dagoeneko Israeleko Armadak asteazkenean ekin zion erasoldiaren ondorioz hil diren palestinarrak.Bere aldetik, israeldar Armadak igande honetan “50 kokaleku terrorista” erasotu dituela onartu du, eta horrek min handia eragin omen die milizia palestinarrek koheteak jaurtizeko erabiltzen dituzten egiturei.Israeleko Armadak Yahyia Byya palestinar milizietako koheteen arduraduna hil duela ukatu du, hedabide israeldarrek erailketa horren berri eman ostean. Iturriek azaldu dutenez, Byyaren etxebizitzaren alboan zegoen etxebizitza bat erasotu dute hutsegite baten ondorioz, eta erasoan 12 zibil hil dira, umeak eta emakumeak, horien artean.Balizko su-etenaIsraelgo Armadako lau kidez osatutako delegazio bat Kairora abiatu da bertako agintariekin balizko su-eten bat negoziatzeko asmoarekin, Egiptoko zerbitzu sekretuetako iturri baten arabera.Iturri horrek Israeleko ordezkaritzak su-eten bat lortzeko beharrezkoak diren gutxieneko puntuak biltzen dituen zirriborro bat aurkeztu duela, eta dokumentu hori Egiptoko hiriburuan bizi den Jaled Mescal Hamaseko buruzagiari aurkeztuko diotela ziurtatu du.“Israelek defenditzeko eskubidea dauka”Barack Obama AEBtako presidenteak herrialde horrek “Gazatik jaurtitzen diren jaurtigaien aurrean bere burua defenditzeko daukan eskubidea” defendatzen duela adierazi du.Dena den, krisia ekintza militarrik gabe bukatzea nahiago duela azaldu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Gazako bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel albisteak Palestina gaur Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?