Mundua -

NASA

NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua

Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.

% 0,28ra jaitsi du NASAk 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua
% 0,28ra jaitsi du NASAk 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua

% 0,28ra jaitsi du NASAk 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAk otsailaren 19tik 20rako gauean 2024 YR4 asteroideari egindako behaketak are gehiago murriztu du 2032ko abenduaren 22an Lurraren aurka jotzeko arriskua; % 0,28ra, hain zuzen ere.

Dena den, asteroidea kontrolatzen jarraituko du NASAko ikerlari talde batek, bere ibilbidearekin lotutako aurreikuspenak zehazte aldera. Datu berri horiekin, baina, % 1era igo da ilargiaren kontra jotzeko aukera, espazio agentziaren arabera.

Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.

Lurreko teleskopioek zeru ilunak behar dituzte asteroideak behatzeko, askotan oso ahulak baitira. Horregatik, ilargi betea egoten denean, zerua distiratsuegi egon ohi da, eta zailagoa da argi puntu mehe horiek antzematea.

Otsailaren 18ko eguneraketak % 3,1era igo zuen 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua. Inoiz NASAk gisa horretako objektu batekin lotuta kalkulatutako arrisku portzentaje handiena zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Nasa Asteroideak Lurra Astronomia Unibertsoa