Nasa

1 / 6 Hurrengoa
NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora

NASAk eta Space Xek zortzigarren misio komertzial tripulatua bidali dute Nazioarteko Espazio Estaziora

NASAk eta SpaceXek Nazioarteko Espazio Estaziora bidalitako zortzigarren misio komertziala Floridatik abiatu da igande honetan. Misioa hiru estatubatuarrek eta errusiar batek osatzen dute. Bi aldiz atzeratu zuten jaurtiketa, haizete bortitzengatik.

AEBko ontzi bat Ilargira itzuli da 52 urte geroago

AEBko ontzi bat Ilargira itzuli da 52 urte geroago

Milioi bat kilometro baino gehiagoko bidaia baten ondoren, Intuitive Machines enpresaren Odysseus modulua arrakastaz ilargiratu da Malapert A kraterraren ertzean, Ilargiaren hego polotik 300 kilometro ingurura.

Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez

Inoiz ikusitako zulo beltz zaharrena atzeman dute, James Webb teleskopioaren bitartez

Big Bangetik 400 milioi urtera detektatutako zulo beltzak, gainera, orain arte ezagututako erritmoa baino askoz azkarrago jaten du materia.
X-59 QueSST hegazkin supersoniko isila aurkeztu du NASAk

X-59 QueSST hegazkin supersoniko isila aurkeztu du NASAk

Eremu jendetsuetan hegaldiak egiteko asmoa du NASAk, soinua herritarrek nola hautematen duten jakiteko, gaur egun lur gaineko hegaldi supersoniko komertzialak debekatzen dituzten arauak doitzeko itxaropenarekin.

Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin

Vulcan suziria Ilargira bidean da AEBetako presidente ohien DNArekin eta ''Star Trek''eko aktoreen errautsekin

ULA enpresak Vulcan Centaur suziri berria jaurti du Floridatik, NASAren instrumentuz betetako Peregrine moduluarekin, Ilargiaren azalera aztertzeko. Peregrine izango da 50 urte baino gehiagoren buruan ilargira iritsi den lehen modulu estatubatuarra.

SpaceXek Starship kohetea jaurti du bigarrenez, baina eztanda egin du berriro

SpaceXek Starship kohetea jaurti du bigarrenez, baina eztanda egin du berriro

Ibilgailu propulsatzaileak "programatu gabeko desmuntatze arina" izan du, eta azkenean eztanda egin du. Kohete erraldoi hori jaurtitzeko bigarren saiakera izan da, apirilean ere kale egin ostean.

NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena

NASAk bihar abiatuko du misioa Psyche asteroide metalikora, eguzki-sistemako handiena

Espazio-ontzia prest dago 3.600 milioi kilometroko bidaia egiteko. SpaceX enpresaren Falcon Heavy kohetearekin batera jaurti ondoren, bidaia sei urtez luzatuko da, eta, ondoren, asteroidearen inguruan orbitatuko du, 2031ra arte.
NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz

NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz

Zientzialariek espero dute biziaren jatorriari eta duela 4.500 urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea.
Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa

Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa

Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dituen NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez. NASAk sare sozialetan partekatutako bideoa.

NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera

NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera

Nola lortu zuen Lurrak molekula organiko eta ur likido ugari izatea, bizitzarako funtsezko bi osagai alegia? 'Osiris-Rex' misioa galdera horri erantzuten saiatuko da, molekula organikoetan aberatsa den Bennu asteroidearen konposizioa aztertuz.
Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko

Errusia, India, Txina eta AEB ilargiaren hego polora lehenengo iritsi nahian ari dira, hango izotza ustiatzeko

Azken orduetan, Errusiak espaziontzi bat bidali du ilargira. Helburua, beste inor baino lehen iristea ilargiaren hego polora, bertan dauden ur izoztuak ustiatu ahal izateko. India ere asmo beraren atzetik doa, eta jakina da NASAk datorren urtean tripulazioa bidaliko duela.
Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak

Britaina Handiko 80 urteko atleta olinpiko bat, eta zozketa batean bidaia irabazi duten Antigua eta Barbudako ama- alabak dira. Mexiko Berritik aireratu duten ontzi batean, espazioa hasten den mugaraino ailegatu dira.

Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin

Webb teleskopioak urteurrena ospatu du Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren plano batekin

James Webb espazio-teleskopioak irudi berri eta ikusgarri batekin ospatu du bere lehen urtea: Eguzkia bezalako izarren jaiotzaren lehen planoa.

Duela 10.000 milioi urteko unibertsoa ikertuko duen Euclid teleskopioa arrakastaz aireratu dute

Duela 10.000 milioi urteko unibertsoa ikertuko duen Euclid teleskopioa arrakastaz aireratu dute

Europako Agentzia Espazialak Euclid teleskopioa aireratu du larunbat honetan, AEBko Cañaveral Lurmuturretik. Unibertsoaren 3D mapa handiagoa eta zehatzagoa sortzea eta duela 10.000 milioi urteko galaxiak zelakoak ziren ezagutzea izango ditu helburu.

 JUICE ontziko lehen 'selfie'-ak iritsi dira

JUICE ontziko lehen 'selfie'-ak iritsi dira

Joan den apirilaren 14an hasi zen JUICE misioko tripulatzaileek lehen argazkiak bidali dituzte.

Jupiterrera bidean da Juice misioko Ariane 5 kohetea

Jupiterrera bidean da Juice misioko Ariane 5 kohetea

Egun bateko atzerapenaren ondoren, koheteak Jupiterrera eramango du Europako Espazio Agentziaren (ESA) Juice zunda. Bere zeregina planeta horretan eta bere hiru ilargi ozeaniko handitan (Ganimedes, Kalisto eta Europa) behaketa zehatzak egitea izango da, hauetan ur likidorik ba ote dagoen jakiteko.

Bigarren saiakera Jupiterrerako JUICE misioarentzat

Bigarren saiakera Jupiterrerako JUICE misioarentzat

Gaur berriro saiatuko da Europa JUICE misioa Jupiterrera jaurtitzen, atzoko atzerapenaren ostean.
JUICE misioaren Ariane 5 kohetearen aireratzea bihar arte atzeratu dute

JUICE misioaren Ariane 5 kohetearen aireratzea bihar arte atzeratu dute

ESAren arabera, atzerapena tximistak erortzeko arriskuaren ondorio izan da. Bihar, ostirala, 12:14an jaurtitzen saiatuko dira berriro.
JUICE misioaren Ariane 5 kohetea gaur abiatuko da Jupiter eta haren hiru satelite esploratzeko

JUICE misioaren Ariane 5 kohetea gaur abiatuko da Jupiter eta haren hiru satelite esploratzeko

Zortzi urteko bidaia baten ondoren, JUICEk (Jupiter Icy Moons Explorer) gas-planeta erraldoiaren eta bere hiru ilargi ozeaniko handien (Ganimedes, Kalisto eta Europa) behaketa zehatzak egingo ditu.
NASAk Ilargira itzuliko diren lehen lau astronautak aurkeztu ditu

NASAk Ilargira itzuliko diren lehen lau astronautak aurkeztu ditu

Artemis II misioaren jaurtiketa 2024rako dago aurreikusita, Bill Nelson NASAko administratzaileak baieztatu duenez. Lehen aldiz, emakume bat eta gizon beltz bat izango ditu tripulazioak.
Lurrera itzuli den AEBko satelite militar batek irudi harrigarriak utzi ditu Iberiar penintsulako zeruan

Lurrera itzuli den AEBko satelite militar batek irudi harrigarriak utzi ditu Iberiar penintsulako zeruan

Espainiako Estatuko hainbat puntutan bart burua altxa zutenek meteoritoak ziruditen argidun objektuak ikusi zituzten zerua zeharkatzen. Ez ziren meteoritoak, ezta objektu hegalari ezezagunak ere. Adituek zabor espaziala dela baieztatu dute; satelite militar estatubatuar bat, zehatz esanda.
Hauxe da Artemis 3 misioko tripulazioak ilargira joateko erabiliko duen astronauta jantzi berria

Hauxe da Artemis 3 misioko tripulazioak ilargira joateko erabiliko duen astronauta jantzi berria

Azken eskafrandra duela lau hamarkada diseinatu zuen NASAk. Hau seguruagoa eta eraginkorragoa izango da. Axiom Space enpresak garatu du, eta astronautentzat malguagoa egin dute, mugimenduak errazteko.

SpaceX kapsula Floridako kostaldean lurreratu da, Nazioarteko Espazio Estazioan bost hilabetez egon ondoren

SpaceX kapsula Floridako kostaldean lurreratu da, Nazioarteko Espazio Estazioan bost hilabetez egon ondoren

Tripulazioa lau astronautak osatzen dute. Horien artean, Anna Kikina, 20 urtean espazio-ontzi estatubatuar bat gidatu duen lehenengo errusiarra, eta Nicole Onapu Mann, espaziora joan den lehenengo indigena amerikarra.

Marten batez besteko tenperatura -55 gradukoa da

Marten batez besteko tenperatura -55 gradukoa da

Marteko meteorologiari buruzko azterketaren emaitzak plazaratu ditu NASAk. Nature Geoscience aldizkarian argitaratuko da Marteko atmosferaren azterketa. Marten -55 gradu zentigratuko tenperatura egiten du.
Ozono-geruza berreskuratzen ari da, eta berotze globala moteltzen lagun dezake

Ozono-geruza berreskuratzen ari da, eta berotze globala moteltzen lagun dezake

Ozono-geruzarako kaltegarriak diren substantzia kimikoen % 99 mundu mailan pixkanaka desagerrarazteari esker, geruza berreskuratu eta klima-aldaketa moteldu egiten da.
James Webb teleskopioaren debuta, urteko mugarri zientifiko garrantzitsuena

James Webb teleskopioaren debuta, urteko mugarri zientifiko garrantzitsuena

"Science" aldizkariaren arabera, kosmosaren esploratzaile honen garrantzia urteko aurrerapen zientifiko garrantzitsuena izan da. Aldizkariak 2022ko hamar mugarri aukeratu ditu.
Artemis I misioko Orion ontzia Lurrera iristear da

Artemis I misioko Orion ontzia Lurrera iristear da

Artemis I misio historikoa amaitzear da. Igande arratsaldean, tripulaziorik ez duen Orion ontzia Pazifikoan itsasoratuko da, 25 egunez espazioan ibili ostean. Misioaren helburu nagusia pertsonak berriro ilargira eramatea da, eta gero han kokagune bat ezartzea Martera iristeko.

“Gizakia ilargian finkatzea eta handik esplorazioa Martera zabaltzea da NASAren helburua ARTEMIS misioarekin”

“Gizakia ilargian finkatzea eta handik esplorazioa Martera zabaltzea da NASAren helburua ARTEMIS misioarekin”

Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak Euskadi Irratiko Zientzia gosarian, NASAren Artemis misioaren xehetasunak kontatu dizkigu. Lehen urratsa da 50 urte geroago gizakia berriro ere ilargira bidaltzeko.
Armentia: ''Artemisen arrakastak estazio orbital egonkorrak izatea eta Martera joatea ahalbidetuko liguke''

Armentia: ''Artemisen arrakastak estazio orbital egonkorrak izatea eta Martera joatea ahalbidetuko liguke''

Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendari eta astrofisikariak NASAren programaren nondik norakoak aztertu ditu, Ilargira misio tripulatu batean itzultzeko. Lau saiakerak huts egin ondoren, espazio agentziak kohete bat jaurtitzea lortu du.

Artemis I Ilargira bidean dago

Artemis I Ilargira bidean dago

NASA AEBko espazio agentziak goizean, Euskal Herrian 07:48 zirenean, jaurti ditu Ilargia jomuga duten SLS kohete erraldoia eta Orion espazio ontzia. Tripulazio gabeko misioa da Artemis I hau, baina proba gisa erabili nahi dute gerora tripulatutako beste bat bidaltzeko.

Ehunka mila zabor zati dabiltza kontrolik gabe lurraren inguruan biraka

Ehunka mila zabor zati dabiltza kontrolik gabe lurraren inguruan biraka

Astronautek galdutako torloiu, lanabes edota kableetatik hasi eta autobus baten tamainakoak izan daitezkeen satelite eta kohete zatiek osatzen dute zabor espaziala. 500.000 inguru izan daitezkeela uste da.
NASA: Dimorphos asteroidearen ibilbidea desbideratu du DART misioak

NASA: "Dimorphos asteroidearen ibilbidea desbideratu du DART misioak"

Talka baino lehen, Dimorphosek 11 ordu eta 55 minutu behar zituen Didymos izeneko beste asteroide handiago baten inguruan biratzeko. Ontziak orbita hori 32 minutuz murriztea lortu zuen.
Zer lortu dute Dart zundaren talkarekin? Ana Galarragak eman ditu gakoak

Zer lortu dute Dart zundaren talkarekin? Ana Galarragak eman ditu gakoak

NASAk Dart zundarekin egindako esperimentuak zer-nolako eragina duen azaldu du Ana Galarraga zientzia dibulgatzaileak "Hitzokei" saioan. Etorkizunera begira duan garrantzia nabarmendu du, besteak beste.

Javier Armentia: ''DART misioaren arrakastak asteroideak bideratzea ahalbidetuko liguke''

Javier Armentia: ''DART misioaren arrakastak asteroideak bideratzea ahalbidetuko liguke''

Iruñeko Planetarioaren zuzendari eta astrofisikoak NASAren misioaz hitz egin du, baita asteroideren batek Lurrean jotzeko aukeraz ere: "Eguzki Sistemaren historiaren denboraldi lasai batean bizi gara".

Artemis I kohetea bere hangarrera eramango dute berriz, Floridara gerturatzen ari den Ian urakanetik babesteko

Artemis I kohetea bere hangarrera eramango dute berriz, Floridara gerturatzen ari den Ian urakanetik babesteko

Joan den larunbatean, NASAk iragarri zuen, urakanaren ondorioz, irailaren 27rako aurreikusita zegoen Artemis I misio historikoaren jaurtiketa atzeratu egingo zela.
Arrakastaz lortu du NASAk DART espazio ontzia asteroide baten kontra jaurtitzea, horren orbita desbideratzeko

Arrakastaz lortu du NASAk DART espazio ontzia asteroide baten kontra jaurtitzea, horren orbita desbideratzeko

Zientzialariek egunak edo asteak beharko dituzte operazio historiko honek bere helburua bete duen jakiteko. Asteroidearen orbita mugitzea zen xedea, etorkizunean Lurra mehatxupean jar dezaketen objektuetatik babesteko teknika gisa.
DART ontziak asteroide bate aurka talka egin du planetaren defentsarako lehen proban

DART ontziak asteroide bate aurka talka egin du planetaren defentsarako lehen proban

NASAk historia egin du, espazio-ontzi batek asteroide baten aurka abiada bizian talka egitea lortu baitu, bere ibilbidea desbideratzeko helburuarekin. Lurra etorkizunean objektu espazial arriskutsuetatik babestu ahal izateko ezinbesteko froga da hau.

DART misioari buruz jakin beharreko guztia: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?

DART misioari buruz jakin beharreko guztia: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?

DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
DART espazio zundak asteartean egingo du talka Dimorfos asteroidearen aurka

DART espazio zundak asteartean egingo du talka Dimorfos asteroidearen aurka

Astearte goizaldean, DART izeneko NASAren espazio zundak asteroide baten kontra egingo du talka hori desegiteko asmoz, Lurretik 11 milioi kilometrora.

NASAk berriro atzeratu du Artemis I misioa ekaitz tropikal baten ondorioz

NASAk berriro atzeratu du Artemis I misioa ekaitz tropikal baten ondorioz

Jaurtiketa bertan behera utzi duten hirugarren aldia izan da. Misioaren helburua da Espazioko Jaurtiketa Sistemaren gaitasunak probatzea.
1 / 6 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena