Mundua -

Siria

Siriako buruzagi jihadistak ez du Israelekin gatazkarik nahi, eta eskua luzatu die Errusiari eta Irani

Al Charaaren esanetan, "Israelen argudioak ahuldu egin dira, eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen". Arabiar Ligak Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu du larunbat honetan Jordaniatik.

Israelgo Armadaren ibilgailu bat Siriako Golan gainetan, larunbat honetan. EFE.
Israelgo Armadaren ibilgailu bat Siriako Golan gainetan, larunbat honetan. EFE.
Israelgo Armadaren ibilgailu bat Siriako Golan gainetan, larunbat honetan. EFE.

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abu Mohamed al Golani Siriako buruzagi jihadistak ziurtatu du ez duela Israelekin gatazkarik nahi, eta Errusiari eta Irani, Bashar al Assad Siriako presidente ohiaren erregimenaren aliatu estrategikoei, eskua luzatu die Siriako agintari berriekin harremanak irekitzea.

"Gure helburuak argiak dira, eta gure planak prest daude Siria eraikitzeko eta garatzeko", jakinarazi du Al Golanik komunikatu batean. Era berean, deitoratu du Damasko herrialdeko hiriburua  Hayat Tahrir al Sham (HTS) erakundeak Idlib probintziako bere gotorlekuan lortu zuenaren "arlo guztietan atzetik" doala deitoratu du. Bertan egon ziren blokeatuta Assaden gobernua eraitsi zuen erasoaldi bizkorra hasi arte. 

Buruzagi jihadistak adiskidetzaile gisa aurkeztu du bere burua ordutik, eta Mohamed al Bashir ezarri du herrialdeko lehen ministro, Idliben duen arduradun politiko nagusia. Bere taldeak "Irango gizartearekiko etsaitasunik" ez duela ziurtatu du, eta Errusiari "Siriako herriarekin duen harremana berriz aztertzeko aukera" eskaini dio.

Al Assad boteretik kendu zutenetik Israelek erregimen zaharraren ehunka helburu militar bonbardatu ditu, ustez matxinatuen eskuetan eror ez daitezen haiek, eta Armada ere hedatu du Sirian desmilitarizatutako eremuan.

Al Charaak esan duenez, "Israelen argudioak ahulak bihurtu dira eta ez dituzte azken urraketak justifikatzen"; gainera, israeldarrek "Siriarekiko konpromisoen mugak urratu dituzte nabarmen, eta horrek eskualdean justifikaziorik gabeko gorakada bat ekar dezake".

Halaber, Israelekin gatazkan sartzeko inolako asmorik ez duela adierazi du, eta nazioarteari dei egin dio berehala esku har dezan egoera gaiztotzea saihesteko, herrialdean egonkortasuna lortzeko "bide bakarra" irtenbide diplomatikoa dela iritzita.

Al Golanik esan du etengabe dagoela harremanetan mendebaldeko enbaxadekin, eta dagoeneko elkarrizketak dituztela Erresuma Batuarekin, "Damaskon ordezkaritza berriro ireki dezan".

Turkiak gaur zabaldu du atzera, hamabi urtez itxita egon ostean, Damaskon duen enbaxada. Turkiako hedabideen arabera, Al Assaden erregimena erori ondoren Damaskon ireki duten atzerriko lehen enbaxada da.

Arabiar Ligak Golan desokupatzeko eskatu dio Israeli

Arabiar Ligako Atzerri ministroek Nazio Batuen Erakundearen misio espezifiko bat ezartzea eskatu dute larunbat honetan Jordaniatik, Hayat Tahrir al Sham talde jihadistaren agintari islamista berriekin trantsizio nazionaleko prozesu bat koordinatzeko.

"Beharrezkoa da NBEren misio bat ezartzea, Siriako trantsizio-prozesua babesteko eta gure herrialde-senideari laguntzeko, siriarrak buru dituen prozesu politiko bati begira eta Nazio Batuen 2254 Ebazpenarekin bat etorriz", bileraren azken komunikatuaren arabera.

Parte-hartzaileen ustez, Israel oztopo larria bihurtu da prozesu honetarako, Golango Gainak okupatu eta Siriako azpiegitura militarren kontra eginez etengabe. 

"Armada israeldarra Siriatik erretiratzea eskatzen dugu eta Sirian egin dituen erasoak  gaitzesten ditugu", esan dute Atzerri ministroek. eta azpimarratu dutenez, "Golango Gainak lur arabiar siriar okupatuak dira eta okupazio horek amaitu egin behar du". 

Liga arabiarraren bilera, larunbat honetan. EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria NBE Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Israel Siria Ekialde Hurbila