Mundua -

Siria

Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute

Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.

Hama, Siria. Argazkia: EFE
Hama, Siria. Argazkia: EFE
Baxar al-Assad presidentearen agintaldiaren amaiera ospatu dute Damaskoko kaleetan

0:34

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.

"Baxar al-Assad tiranoa garaitu dugu. Damaskoko espetxeko preso guztiak askatu ditugu. Borrokalari eta herritar guztiek Siriako Estatua mantentzea espero dugu", adierazi dute telebista publikoan egindako agerraldian.

Al-Assad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan
Al-Assad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan
Al-Assad agintetik bota eta presoak askatu dituztela iragarri dute matxinoek Siriako telebistan

0:29

"Anai-arreba iraultzaileok! Egin otoi Jainkoari zuen eskuetatik iritsi den garaipen hau eskertzeko", esan du Al-Julanik, AEBk eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak terroristatzat jotzen duenak.

"Apal sar zaitezte Damaskon, ongi tratatu zuen herria eta zuen jendea. Soldadu onak izan behar zarete", gaineratu du Al-Julanik, "erakunde publikoak babesteko" deia egitearekin batera.

Mazloum Abdi kurduek gidatzen duten Siria Demokratikoko Indarren buruzagiak esan du "Siria berria eraikitzeko aukera" dela honakoa.

Oposizio armatuko kideek Baxar al-Assadik gabeko Damasko aldarrikatu dute, Sortaldea Askatzeko Erakundeko terroristek gidatutako koalizio islamista batek, Turkiaren laguntzaz, 11 eguneko erasoaldia egin ostean.

Abu Mohamde Al Jolani. Foto: EFE

Trumpek esan du Putinen babesa galdu duelako ihes egin duela Al-Assadek

Baxar al-Assadek, bere aldetik, ihes egin du. Aitak oinordetzan utzi zion boterea 2000. urtean, eta agintaldiaren erdia baino gehiago gerran igaro ostean, alde egin du. Kremlineko iturriek Tass eta Interfax agentzia errusiarrei baieztatu dietenez, Al-Assad eta haren familia Moskun daude; asiloa eman diete arrazoi humanitarioengatik. 

Mohammad Ghazi al-Jalali Siriako lehen ministroak esan du eskua luzatzen diela "erakundeei eusteko nahia duen siriar orori".

Mezu hori jaso ondoren islamistek erantzun dutenaren arabera, Al-Jalalik gainbegiratuko ditu erakunde publikoak, "ofizialki" uzten dituen arte.

Hama. Foto: EFE

13 orduko etxeratze agindua Damaskon

Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) talde jihadista buru duen Siriako aliantza matxinoak 13 orduko etxeratze agindua ezarri du igande honetan Damasko hiriburuan.

Koordinazio Militarreko Aginteak, HTSk gidatutako eta Turkiaren aldeko talde armatuek parte hartzen duten egiturak, herritarrei jakinarazi die etxeratze agindua 16:00etan (Euskal Herrian 14:00ak zirenean) hasi eta asteleheneko 05:00etan (03:00ak Euskal Herrian) amaituko dela , Telegramen argitaratutako mezu baten arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Errusia Eguneko albisteak Albisteak Turkia Iran Israel Siria