Mundua -

Frantzia

Macronek Barnier bota dutenen "zinismoa" kritikatu du, baina ez du haren ordezkoa iragarri

Telebistan egindako agerraldian, "datozen egunetan" lehen ministro berri bat izendatuko duela esan du Frantziako presidenteak, eta, dimisioa eskatzen diotene aurrean,"erabat" beteko duela bere agintaldia berretsi du, "azkenera arte", 2027ra arte.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea, gaur telebistan egindako agerraldian. Irudia: AFP
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, gaur telebistan egindako agerraldian. Irudia: AFP
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, gaur telebistan egindako agerraldian. Irudia: AFP

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak batasuna eskatu du gaur, "Frantziaren alde lan egiteko eta konpromiso berriak sortzeko", atzo Gobernua zentsura-mozio baten ondorioz erori ostean. Horregatik, "ezker eta eskuin muturrei zinismoa" egotzi die agintariak.

Telebistan egindako agerraldian, "datozen egunetan" lehen ministro berri bat izendatuko duela esan du Macronek, eta, dimisioa eskatzen diotene aurrean,"erabat" beteko duela bere agintaldia berretsi du, "azkenera arte", 2027ra arte.

1962tik Frantzian aurrera egin duen lehen zentsura-mozioaren ostean, Macronek ekimenaren bultzatzaileak kritikatu ditu, ez zutelako aurkeztu "egiteko, desegiteko baizik, desordena eragiteko".

Mozioarekin, "Eguberrietako jaietarako egun gutxiren faltan, Frantzia aurrekonturik gabe" utzi dutela gogorarazi du.

Zentsura-mozioaren arduradunek "ez dute zuengan pentsatzen, 2027ko Presidentetzarako hauteskundeetan baizik", ziurtatu die Macronek Frantziako herritarrei.

Macronen hitzaldia, Pariseko kafetegi bateko telebistan. Argazkia: EFE

Gainera, buruzagiak gogorarazi duenez, Konstituzioak aginduta, ezin da hauteskunde berririk deitu joan den udan egin zirelako azkenak, eta beraz, urtebete igaro behar da horretarako. Ondorioz, beharrezkoa da alderdi politikoak elkar ulertzea, inoiz baino zatituago dagoen Asanblada Nazionalean, ohartarazi duenez.

Frantziak eta Europak "Gobernu bat behar dute", berretsi du agintariak, eta, horregatik, "gaurtik aurrera garai berri bat hasi behar da", non "guztiok Frantziaren alde lan egin behar dugun", eta, horretarako, "konpromiso berriak beharko dira", nabarmendu du.

Macronek azaldu duenez, Gobernu berriak lege iragankor bat onartu beharko du 2024ko aurrekontuak luzatzeko, Estatuaren jarduera ez eteteko, eta beste batzuk martxan jarri beharko ditu 2025erako, datorren urtearen hasieran, Gobernu berri horren "lehentasuna" izango dena.

Le Penek Macron ohartarazi du

Marine Le Pen buruzagi ultraeskuindarrak dagoeneko ohartarazi dio Macroni ezkerreko lehen ministro bat izendatzen badu dimisio "eskaerak areagotuko" dituela.

"Ez dut uste bururatuko zaionik ere (ezkerreko lehen ministro bat izendatzea), ez baitugu bigarren gobernu baten aurkako bigarren zentsura-moziorik nahi. Eta, gainera, Macronen dimisioaren alde entzuten diren deiak areagotzen hasiko dira", adierazi du Le Penek CNews telebistan egindako elkarrizketa batean.

Le Penek ez du dimisio eskaera horren alde agertu nahi izan, Frantzia Intsumisoak, Asanblada Nazionalean ordezkaritzarik handiena duen hirugarren alderdiak, babesten duena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Iparraldea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Frantziako Gobernua