Mundua -

Hauteskundeak

Fianna Failek eta Fine Gaelek zentro-eskuineko koalizio Gobernua berriz osatzeko aukera izango dute Irlandan

Fianna Failek eta Fine Gaelek gehiengoa lortzeko 88 ordezkarietara hurbildu daitezke, baina litekeena da alderdi txikien edo independenteen babesa bilatu behar izatea. Bestalde, Sinn Feinek duela lau urte lortutako 37 eserlekuak gaindituko ditu.

Micheal Martin (Fianna Fail) emaitzak ospatzen. Irudia: EITB
Micheal Martin (Fianna Fail) emaitzak ospatzen. Irudia: EITB
Micheal Martin (Fianna Fail) emaitzak ospatzen. Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako hauteskundeen zenbaketa motelak Fianna Fail eta Fine Gaelen arteko zentro-eskuineko koalizioa berriro Gobernuan izateko bidea libre uzten duela dirudi, Sinn Fein horretarako aukerarik gabe geratu ostean.

174 eserlekuetatik 162 esleituta, Micheal Martinen Fianna Fail zentristak 43 diputatu zituen, Simon Harris lehen ministroaren Fine Gael demokristauak eta oposizioko buru Mary Lou McDonalden errepublikanoek, aldiz, 36 bakoitzak.

Irlandako hauteskunde sistema konplexuak ahalbidetzen dituen alderdien arteko bozen transferentzia kontutan hartuta, Fianna Fail eta Fine Gael gehiengoa lortzeko 88 eserlekuetara hurbildu daitezke, baina litekeena da alderdi txikien edo independenteen babesa bilatu behar izatea.

Hala egin zuten zentristek eta demokristauek 2020an berdeekin koalizio Gobernua osatzeko. Berdeak hauteskunde hauetan hondoratu ondotik, Alderdi Laborista eta Sozialdemokrata agertzen dira orain balizko bazkide gisa.

Hautesleku bat iragan ostiralean, Dublin hiriburuan. Argazkia: EFE

Bestalde, McDonaldek duela lau urte lortutako 37 parlamentariak gaindituko ditu, alderdi bozkatuena izan zen orduan. Eserleku bakarreko koska zegoen haren eta Martinen artean, eta ezin izan zuen Gobernua osatu, alderdi progresisten babesik ez zuelako.

Bi alderdi handien arreta ere eserlekuen arteko azken aldean dago; izan ere, hori esanguratsua bada, Martinek koalizioko Gobernuan gobernuburu bakarra izateko aukera izango baitu.

Fianna Failek eta Fine Gaelek taoiseach (lehen ministroa) partekatu zuten aurreko legealdian, Martin agintaldiaren lehen erdian eta Leo Varadkar bigarrenean, azkenak apirilean dimisioa eman zuen arte.

Varadkar Irlandako lehen ministro gazteena bihurtu ondoren, bere ospea areagotu egin zen, eta horrek hauteskundeak aurreratzera bultzatu zuen. Hala ere, kanpainan zehar egindako hanka-sartzeen ondorioz, hiru buruzagien artean balorazio txarrena du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Irlanda Hauteskundeak