Mundua -

COP 29

Klima finantzaketari buruzko akordiorik gabe iritsi da COP 29 azken txanpara

COP29aren azken testuaren zirriborroaren arabera, "milaka milioiko" finantziazioa beharko da klima aldaketari aurre egiteko, baina ez du zifrarik zehazten. Dokumentuek ez dituzte herrialde aberatsak, garapen bidean dauden estatuak, gizarte zibileko erakundeak eta ekologistak asebete.

Protestak COP29aren testuinguruan. EFE.
Protestak COP29aren testuinguruan. EFE.
Protestak COP29aren testuinguruan. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimaren goi-bileran finantzaketa-helburu berriari buruz herrialdeek egindako proposamenak jaso ostean presidentetzak aurkeztutako bost testu nagusiren inguruan negoziatuz ekin dio azken txanpari COP29 bilkurak, zalantza handi bat mahai gainean dela: finantziazio klimatikora bideratuko den guztizko zenbatekoa

Bakuko klimaren goi-bileraren azken-aurreko egunean –ostiral honetan amaitzea espero da, nahiz eta negoziazioak ez aurrera ez atzera egonik, luzapena egon litekeen–, COP29ko ordezkariak, kazetariak eta behatzaileak testu multzo bat esku artean zutela hasi dute eguna, herrialdeen proposamenak jasota ondutakoak. 

Salbuespenak salbuespen, egokitzapenaren esparruan egindako aurrerabide batzuk esaterako, dokumentuak ez ditu asebete ez herrialde aberatsak, ez garapen bidean dauden estatuak, ez eta gizarte zibileko erakundeak eta erakunde ekologistak. 

Azken horietako batzuk aipatzearren, Greenpeace, WWF eta Ekologistak Matxan taldeek kritikatu dute, adibidez, azken finantza-zirriborroak ez duela Helburu Kolektibo Kuantifikatu Berriak jaso beharrekoaren zifra zehatzagorik ematen, hori izanik eztabaidagai nagusietakoa, zenbateko hori zenbat handitu behar den zehazteko. Bestalde, Oxfam Intermonek faltan bota du "asmo handiagoko" finantzazio klimatiko batekiko "konpromiso argia" izatea.

Strategic Perspectives erakundeko Linda Kalcher diplomazia klimatikoan adituak adierazi duenez, testuak "Presidentetzaren txantxa dirudi", eta "argi dago Ipar Munduko herrialde gehienek ez dituztela karta guztiak mahai gainera atera, eta gorde egiten dituztela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa NBEren klimari buruzko goi-bilera