Mundua -
HAUTESKUNDEAK
Kongresuaren kontrola eta abortuari, kalamuari eta migrazioari lotutako neurriak ere erabakiko ditu AEBk
Berriki argitaratutako inkestek 230 urtean jaso ez diren emaitzak aurreikusten dituzte, alegia, bi ganberetan kolore aldaketa iragartzen dute. Bestalde, 146 ekimen bozkatuko dituzte azaroaren 5ean AEBko 41 estatutan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Presidentea ez ezik, Ordezkarien Ganberaren kontrola eta Senatuaren heren bat ere badaude jokoan datorren azaroaren 5ean AEBn egingo dituzten hauteskundeetan.
2022ko agintaldi erdiko hauteskundeetan demokratek Behe Ganberako kontrola galdu zuten, baina Senatukoari eutsi zioten. Hartara, 435 eserlekutik 220 dituzte gaur egun errepublikanoek, eta Joe Bidenen alderdiak gehiengoa du Senatuan (100 eserlekutik 47, eta 4 independiente progresistaren babesa)
118. Kongresu horren —jatorri hispaniarra duten 61 kide ditu (inoizko gehien)— banaketak etengabeko blokeoa ekarri du hemiziklo bietan.
Berriki argitaratutako inkestek, baina, 230 urtean jaso ez diren emaitzak aurreikusten dituzte, alegia, bi ganberetan kolore aldaketa iragartzen dute.
Abortua, kalamua eta migrazioa
146 herri ekimenetik gora bozkatuko dituzte estatubatuarrek, 41 estatutan, datorren azaroaren 5ean. Gai aldetik zabala izango da, beraz, galdeketa; abortuaren, migrazioaren, kalamuaren legalizazioaren eta gutxieneko soldataren inguruan erabakiko baitute.
Legegileek proposatutako ekimenak dira 146 horietatik 77, eta herritarrek planteatutakoak gainerako 57ak.
Hauek dira hautetsontzietara eramango dituzten gai nagusiak:
1. Abortua
2. Soldatak
3. Migrazioa
4. Kalamua eta beste droga batzuk
5. Justizia kriminala
6. Herritarrak eta hauteskunde sistema