Hainbat astez espekulatzen egon ostean, AEBtako egungo presidenteak bere bigarren agintaldirako asmoa berretsi du. Hala izatekotan, 82 urterekin ekingo lioke legegintzaldiari.
Joe Biden presidenteak eta Kamala Harris presidenteordeak minutu bateko isilunea egin dute hildakoen omenez. Krisi honetatik aterako direla agindu die Bidenek herritarrei.
Estatu Batuetako presidentea golfean jokatzen ikusi dute. Oraindik ikusteko dago urtarrilaren 20ra arte erabiliko duen estrategia. Bere interes pertsonalak babesten saiatu liteke.
Koronabirusaren pandemiari aurre egitea izango da premiazkoena. Izan ere, egunean 120.000 kutsatze baino gehiago izaten ari dira AEBan eta jada 237.000 pertsona hil dira pandemia hasieratik.
Pandemia kontrolatzeko, immigrazio politikak aldatzea, arrazakeriari amaiera emateko eta supremazismo zuria salatzeko, klima aldaketaren kontra borrokatzea eta herrialdea batzea eskatu diote Bideni.
Joe Bidenen garaipenaz Kirmen Uribe idazlea New Yorketik eta Xabier Irujo Euskal Ikerguneko zuzendaria Renotik. Trumpen aroa amaitu dela jakinda, jendeak lasaitua hartu duela diote biek.
Joe Biden demokratak, Estatu Batuetako presidente hautatuak, garaipena ziurtatu ondoren lehen hitzaldia eskaini du, Kamala Harris presidenteordearekin batera.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Bidenekin "lehenbailehen" biltzeko nahia agertu du. Netanyahu, Lopez Obrador eta Ali Jamenei ez dira gainontzeko buruzagiekin lerrokatu.
Denak pozik agertu dira hautagai demokratak irabazi duelako eta Trumpek AEBko presidentea izateari utziko diolako. Trumpen jarraitzaileak ere kalera atera dira.
Boris Johnsonek merkataritzan, segurtasunean eta kliman Bidenekin elkarlana izatea espero du. Europar Batasuna "elkarte transatlantiko sendo bat adosteko prest" dagoela esan du Charles Michelek.
CNN, CBS eta NBC kateek publiko egin berri dituzten aurreikuspenen arabera, hautagai demokratak eskuratu du Pennsylvania, eta gakoa zen estatu hori Etxe Zurira iristeko.
Joe Biden Estatu Batuetako presidentetzarako hautagai demokrata hatz puntekin ari da garaipena ukitzen. "Garaipen argia eta sendoa" eskuratuko duela iragarri du Bidenek, zaleen aurrean.
Pennsylvanian garaipena lortzen baldin badu, Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautetsi izendatuko lukete, beste estatu batzuetan gertatzen denari itxaron beharrik gabe.
"Demokratek bazekiten ez zituztela hauteskundeak irabaziko, eta horregatik erabili zuten posta bidezko botoa, iruzurra errazten duelako", berretsi du oraindik ere AEBko presidente denak.
Trumpek ez du frogarik aurkeztu hauteskundeak "demokraten makina ustelaren" alde egiten ari direla esateko, baina "iruzurra" egiten ari direla azpimarratu du.
Azkeneko datuen arabera, Joe Biden aurretik da Nevadan eta Donald Trumpi aldea murriztu dio Georgian eta Pennsylvanian. Arizonan eta Ipar Carolinan ere dena dago erabakitzeko.
Azken orduetan Donald Trump ez da publikoi agertu, baina sare sozialetan etenik gabe ari da idatzi eta idatzi, aldekoak diren lekuetan bozketa gelditzeko eskatuz.
Wiscosin eta Michigan estatuetan postaz eginiko botoek Bideni eman diote garaipena. Nevadako 6 ordezkariak eskuratuz gero, gehiengoa lortuko du hautagai demokratak.
AEBko hauteskundeen emaitzen analisia egin du Mikel Aramendi nazioarteko gaietan adituak "Eztabaidan" saioan. Aramendik dioenez, Winsconsinen irabazi izanak Etxe Zurirako bidea errazten dio Bideni, baina ostiralera arte ez da jakingo nork irabazi duen, Pensilvaniako emaitzak orduan jakingo baitira.
Hautagai demokratak Barack Obamak 2008an lortutakoak baino boto gehiago eskuratu ditu dagoeneko, eta, horrenbestez, marka berria ezarri du hauteskundeetan.
AEBn bizi den euskal fisikaria da Eneko Axpe eta, bere ustez, demokratek oso zail izango dute presidentzia lortzeko. Trumpen fanatismoa dela eta, kaleetan istiluak izango direla gaineratu du Axpek.
Donald Trumpek hauteskundeak irabazi dituela adierazi du, nahiz eta zenbaketak aurrera jarraitu, eta Auzitegi Gorenera joko duela esan du, bere kontrako ustezko "iruzur" bat salatzeko.
Inkestek Biden jotzen dute irabazle, baina demokratak ez dira fio. Duela lau urte ere inkestak Hillary Clintonen aldekoak ziren eta ezustean Donald Trump Etxe Zurira iritsi zen.