Mundua -

ekialde hurbila

Israelek Iranen defentsa-hornidura gogor erasotu duela baieztatu du Netanyahuk

Iranek kontraerasoa iragarri du, Israelek larunbat gauean egindako erasoaren ondotik.

Benjamin Netanyahu Gazako gerran hildako soldadu israeldarren aldeko ekitaldian. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Gazako gerran hildako soldadu israeldarren aldeko ekitaldian. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Gazako gerran hildako soldadu israeldarren aldeko ekitaldian. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk baieztatu du larunbat gauean Iranen defentsa-horniduren aurka egindako erasoak eragin lazgarriak izan dituela haren defentsarako gaitasunean, bai eta misilak egiteko gaitasunean ere.

Erasoa "zehatza eta indartsua" izan dela esan du Israelgo lehen ministroak, eta "helburu guztiak" bete dituela gaineratu du. Hala adierazi du gaur, igandea, Netanyahuk erasoaren inguruan egindako lehen adierazpenetan, Gazako gerran hildako soldadu israeldarren aldeko ekitaldiaren testuinguruan.

Iranek, bere aldetik, kontraerasoa egingo duela iragarri du Israelek larunbat gauean egindako erasoaren ondotik.

Urriaren hasieran Iranek Israeli egindako erasoari erantzunez etorri da larunbateko erasoa. Ondorioz, lau soldadu hil dira eta kalte esanguratsuak egin ditu Iranen radar sisteman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gaurko titularrak Albisteak Israel