Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israel, Libanoren aurkako bonbardaketez: "Hezbollah erasotzen jarraituko dugu kolapsatu arte"

Israel Katz Israelgo Atzerri ministroak azpimarratu duenez, "Beirut sugarrek hartuta dago" eta Hezbollah milizia xiitak egindakoa "gogor ordaindu du eta ordaintzen jarraituko du".

Beiruteko zonalde bat, bonbardatua izan ondoren. Irudia: EFE
Beiruteko zonalde bat, bonbardatua izan ondoren. Irudia: EFE
Beiruteko zonalde bat, bonbardatua izan ondoren. Irudia: EFE

A. S | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tentsioak ez du etenik Ekialde Hurbilean. Gazan bizitzako asteburu odoltsuaren ondotik, 150 palestinar erail dituzte, astelehen honetan, Israel Katz Israelgo Atzerri ministroak azpimarratu du "Beirut sugarrek hartuta dutela" eta Hezbollah milizia xiita "gogor ordaintzen ari dela egindakoa, eta horrela jarraituko duela are eta kolapsatu arte".

Israelek azken orduetan finantza-elkarte ugariren aurka egindako bonbardaketa uholde berri baten ostean egin ditu adierazpenok Katzek, ustez taldearen finantzaketaren atzean egon litezkeelakoan.

"Hezbollahk gogor ordaindu du eta ordaintzen ari da Israel iparraldean egindako erasoak, eta gogor kolpatuz jarraituko dugu kolapsatu arte", adierazi du Katzek X sare sozialean. Hitzokin batera Beiruten aurkako bonbardaketa baten irudia eskegi du. 

Atzerri ministroak gaineratu duenez, azken orduetan "Hezbollahk Beiruten eta Libanoko beste zonalde batzuetan dituen finantza azpiegituren aurka egin du". "Sute izugarriak daude Beiruten, 15 eraikin baino gehiago bonbardatu eta gero", esan du.

Una sucursal bombardeado. Foto: EFE

Israelgo armadak Gazan egindako erasoaldia duela urtebete hasi zen, iazko urrian, erakunde islamiarrak herrialdearen aurka egindako atentatuen ondoren, eta dagoeneko milaka biktima zenbat Zerrendan. Gatazka, ordea, Libanora lekualdatu da azken asteotan.

Asteburu honetan, adibidez, 150 gazatar baino gehiago hil dituzte Israelek egindako erasoetan, 84 larunbatean eta beste 70 igande goizaldean, Beit Lahian (iparraldean) egindako bonbardaketa batean.

1,2 milioi desplazatu eta errefuxiatutik gora zenbatu ditu NBEak Libanon

1,2 milioi pertsona baino gehiagok etxetik alde egin behar izan dute Libanotik, Israelen erasoen ondotik, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen zenbait agentziak egindako balantzearen arabera.

Israelgo Defentsa Indarrek, Beiruten erasoak ere zabaldu dituztenek, egunero eremu jakin batzuk husteko agindua ematen dute, izan litezkeen bonbardaketak direla medio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Ekialde Hurbila