Mundua -
ekialde hurbila
Israelek Libano eta Gaza bonbardatzen jarraitzen du, dozenaka hildako utzita
Gutxienez 36 pertsona hil dira eta 204 zauritu dira azken bi egunotan Israelek Libanon egin dituen erasoetan. Gazan, berriz, gutxienez 32 dira hildakoak eta 70 inguru zaurituak azken 12 orduotan.
eitb media
Gutxienez 36 pertsona hil dira eta 204 zauritu dira azken bi egunotan Israelek Libanon egin dituen erasoetan. Gazan, berriz, gutxienez 32 dira hildakoak eta 70 inguru zaurituak azken 12 orduotan.
Horietako bat Jabaliako errefuxiatu-eremuan izan da, eta 5 pertsona hil dira, haurrak barne, Israelek Abu Hussein eskolaren aurka egindako bonbardaketan. Ondorioz, sute handia izan da, eta errefuxiatuei eragin die.
Libanon, berriz, Israelek Beirut kanpoaldea bonbardatu du. Duela hiru egun ere egin zioten eraso Dahieh eremuari, eta gaur beste eraso bat izan dute bertan.
Eraso horien ostean, Beiruteko Geitaoui Ospitaleko Erreduren Unitatea zaurituz lepo dago Israelek egindako bonbardaketen ondorioz, duela hilabete Libanon erasoak gogortu zituenetik.
Gazan, janariz eta medikamentuz betetako 81 pakete jaso dituzte gaur Gazako zerrendaren hegoaldean, Khan Yunisen, airetik botata. Atzo, berriz, Israelek 30 kamioi utzi zituen pasatzen Gazako zerrendaren iparraldean.