Mundua -

Ekialde Hurbila

Bakea nahi duela berretsita, Iranek ohartarazi du "gerrarako prest" ere badagoela

"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu nahi gudarik, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", nabarmendu du Atzerri ministroak.

Teheran. Argazkia: EFE
Teheran
Teheran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Atzerri ministro Abbas Araqchiren esanetan, bere herriak bakea nahi du, eta horren alde lanean jarraituko du, Gazako zerrendan eta Libanon erasoak bukatu arte. Baina ohartarazi du Iran gerrarako prest dagoela.

"Irango Islamiar Errepublikak ez ditu tentsioa, gatazka eta gerra hauspotu nahi, nahiz eta edozein egoerari aurre egiteko prest dagoen. Gerrarako prest gaude, baina baita bakea lortzeko pronto ere", baieztatu du Irakeko Atzerri ministro Fuad Husseinekin batera emandako prentsaurrekoan.

"Ez diogu gerrari beldurrik, baina ez dugu gudarik nahi, bakea nahi dugu, eta horren alde egingo dugu, bai Gazan eta baita Libanon ere", berretsi du.

Bagdadera iritsi denean, Araqchik adierazi du Teheranek ez duela "lerro gorririk" bere jendea eta interesak defendatzeko orduan, tentsioa gorenean denean, eta Islamiar Errepublika gerra eteteko egiten ari den ahaleginaren erdian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Iran Israel Ekialde Hurbila Libano