Mundua -

EKIALDE HURBILA

Hezbollahk dio "lurreko borrokaldi baterako prest" dagoela

Ildo horretan, milizia xiitak Hassan Nasrallah idazkari nagusiaren ondorengoa "lehenbailehen" aukeratuko duela eta Israelen aurkako borrokarekin jarraituko duela ziurtatu du.

Hassan Nasrallahen hilketaren osteko protestak. Argazkia: EFE
Hassan Nasrallahen hilketaren osteko protestak
Hassan Nasrallahen hilketaren osteko protestak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Naim Qassem Hezbollahko idazkariorde nagusiak astelehen honetan adierazi du talde xiita "prest dagoela etsaiarekin lurreko borrokaldi bat izateko". Era berean, esan du duela astebete hasitako bonbardaketa masiboa gorabehera, Israel "ez dela gai izan" ahalmen militarrak suntsitzeko.

Ildo horretan, milizia xiitak Hassan Nasrallah idazkari nagusiaren ondorengoa "lehenbailehen" aukeratuko duela esan du eta Israelen aurkako borrokarekin jarraituko duela, orain arteko erasoak "gutxienekoak" izan direla adieraziz. Testuinguru horretan, nabarmendu du borrokak luze joko duela. Gogoratu behar da Israelgo Armadak Hezbollah alderdi-miliziako buruzagi Hasan Nasrala hil duela, Beirut kanpoaldean egindako bonbardaketa batean.

"Erabat prest gaude eta borrokaldiarekin jarraituko dugu", esan du Hezbollahko idazkariordeak, telebistan. Ostiralean Nasrallah hil zutenetik erakundeko buruzagi batek egin duen lehen hitzaldia izan da. Halaber, adierazi du taldea "garaile" izango dela, baina Hezbollahk "pazientzia eta material pixka bat" behar duela Israelekin kontra egiten jarraitzeko.

Bien bitartean, Israelgo Armadak Hezbollahko talde xiita libanoarraren gotorleku nagusien aurkako bonbardaketekin jarraitu du astelehen honetan ere eta Israelek Libanoren aurka erasoaldia hasi zuenetik lehen aldiz, Israelgo Armadak Beiruteko erdialdea bonbardatu du.

Duela astebete Israelek Libanoren kontra aurrekaririk gabeko bonbardaketa abiatu zuen. Igande honetan bakarrik, gutxienez 105 pertsona hil dira Israelen bonbardaketek eraginda, eta astebete pasatxoan 1.000 hildako eta 6.000 zauritu baino gehiago utzi dituzte bonbardaketok, Libanoko Gobernuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel