Mundua -

Eliza katolikoa

Aita santua: "Elizak barkamena eskatu behar du adingabeei egindako abusuengatik; gure umiliazioa da"

Belgikan bisita ofizialean da Eliza katolikoaren burua. Bisitaren lehen egunean adierazi duenez, erakundeak "gaitz" honekin bukatu behar du, eta "irmo ari gara aurre egiten", azpimarratu du.

Aita santua, Belgikan eman duen hitzaldian. EITB Media
Aita santua, Belgikan eman duen hitzaldian.
Aita santua, Belgikan eman duen hitzaldian. EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuaren ustez, Eliza katolikoak adingabeei egindako sexu-erasoen "lotsa eta umilazioa" onartu eta barkamena eskatu behar du. Hala adierazi du gaur Belgikara egindako bisita ofizialeko lehen egunean. 

"Gaur-gaurkoz Elizan existitzen den delitu bat da. Lotsatu eta barkamena eskatu beharko genuke, eta auzia zintzotasun kristauarekin konpondu, berriro gerta ez dadin. Abusu bakar bat nahikoa da lotsatzeko; Elizak barkamena eskatu behar du. Gure lotsa da, gure umiliazioa", azpimarratu du Laekengo gazteluan, Belgikako errege-erreginen bizitokian. 

Dena dela, aita santuaren iritzian, Eliza "irmo" ari da "gaitz" horren kontra borrokan, "zauritutakoak entzuten eta artatzen, eta mundu zabalean prebentzioko programa bat martxan jartzen". 

Belgikan, 1945 eta 1980 bitartean lapurtutako 30.000 haurren auziaz ere mintzatu da Eliza katolikoaren burua. "Behinola familiek eta gizarte eragileek, Elizak tartean, uste zuten ama ezkongabe bati eragiten zion estigma txarra kentzeko hobe zela umea beste familia bati ematea adopzioan, haurraren eta amaren onerako edo. Kasu batzuetan, amei ez zitzaien haurrarekin geratzeko edo adopzioan emateko aukera eman", deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Belgika Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Sexu abusuak Eliza Katolikoan Eliza Katolikoa