Mundua -

EKIALDE HURBILA

Palestinarrak "gosez hiltzea" gerrako krimena litzatekeela adierazi du NBEk

Horrela erantzun die Nazio Batuen Erakundeak Bezalel Smotrich Israelgo ministroaren adierazpenei, hark publikoki esan ondoren "justifikatua eta morala" litzatekeela Gazako bi milioi biztanleak gosez eta egarriz hiltzen uztea.

Gazako hondakinak. Argazkia: EFE.
Gazako hondakinak. Argazkia: EFE.
Gazako hondakinak. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestinarrak "gosez hiltzea" gerrako krimena litzatekeela adierazi du NBEk, Bezalel Smotrich ministro israeldarrak egindako adierazpenen ostean, eta Gazako herritar guztiak pairatzen ari diren zigor kolektiboa ere gerrako krimena dela gaineratu du.

Horrela erantzun die Nazio Batuen Erakundeak Smotrichek egindako adierazpenei. Izan ere, Israelgo Finantza ministroak publikoki esan zuen "justifikatua eta morala" litzatekeela Gazako bi milioi biztanleak gosez eta egarriz hiltzen uztea, Hamasen esku geratzen diren bahitu israeldarrak aske uztea lortzeko.

"Irmoki gaitzesten ditugu adierazpen horiek (...) Zibilak gosetera eramatea gerrako krimena da, baita palestinarren aurkako zigor kolektiboa ere", azaldu du Jeremy Laurence NBEko Giza Eskubideen Bulegoko bozeramaileak.

Bestalde, Palestinako Gobernuak Bezalel Smotrich atxilotzeko agindua emateko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina