Mundua -

AEB

Trumpek, oldarkor eta konfiantzaz, Biden zalantzati baten aurka egin du eztabaida erabakigarri batean

CNNk Atlantan duen plato batean izan da eztabaida. Ez da publikorik egon, ezin izan dute oharrik erabili eta ez dute aholkularien laguntzarik izan. Hautagai bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak azaltzeko balio izan du eztabaidak.

Joe Biden eta Donald Trump CNNren platoan izan den eztabaidan. Argazkia: EFE
Joe Biden eta Donald Trump CNNren platoan izan den eztabaidan. Argazkia: EFE
Bidenek eta Trumpek euren kudeaketak defendatu dituzte eta irainak eta mespretxuzko hitzak trukatu dituzte

0:13

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko hauteskundeen atarian eztabaida erabakigarria izan dute Joe Biden AEBko presidenteak eta Donald Trump hautagai errepublikanoak. Trump oldarkor agertu da eta Bidenek arazoak izan ditu mezuak lotzeko. Gainera, zalantzati eta ahotsean arazoak zituela agertu da.

CNNk Atlantan duen plato batean izan da eztabaida. Ez da publikorik egon, ezin izan dute oharrik erabili eta ez dute aholkularien laguntzarik izan. Gainera, txanda esleituta izan ezean, ez dute erreplikarako aukerarik izan. Hautagai bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak azaltzeko balio izan du eztabaidak.

Zalantzati agertu da behin baino gehiagotan Biden. Presidenteak gripea du eta Trumpek iseka egin dio zehaztasunik gabe hitz egin duenean edo esaldiak amaitu gabe utzi dituenean.  

"Inoiz ez dut hainbeste tontakeria entzun", esan du AEBko presidenteak Trump kanpo politikari buruz hitz egiten entzun duenean. Hautagai errepublikanoa kexu agertu da demokratak agintean daudenetik AEBren ospea "ikaragarria" izatera igaro delako. Politika ekonomikoan ere eraso egin dio errepublikanoak Bideni, baina moderatzaileek ekonomiari edo migrazioari buruz galdetu dienean zehaztasunik gabe erantzun dio.

Oraindik "gauzak egiteke" daudela onartu du Bidenek eta egindako kudeaketa ekonomikoa eta migratzailea defendatu ditu. "Pandemian horren gaizki egin zen jende asko hil zela; ekonomia kolapsatu egin zen eta langabezia tasak % 15 egin zuen gora. Gauzak berriz ere osatu behar izan genituen", esan du.

81 urte ditu Bidenek eta haren adina hizpide izan da eztabaidan. "Ez du presidente izateko gaitasunik. Ez genuke eztabaidarik izan behar. Ez dago ezer eztabaidatzeko", kritikatu du Trumpek.

Ez da proposamen berriak entzun diren eztabaida izan, etengabeko erasoak nagusi izan diren ring bat baizik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Joe Biden