Mundua -

Gaza, erasopean

Israelgo inteligentziak urriaren 7a baino lehen ohartarazi zuen Hamasek 250 bahitu atzemateko plana zuela

Armadak "zehaztasun handiz" ezagutzen zuen talde islamistaren erasoa; bertan, 1.200 pertsona inguru hil eta beste 251 bahitu zituzten.

Israelgo Armadaren erreskate-operazioa Nuseirateko errefuxiatu-eremuan. Argazkia: EFE.
Israelgo Armadaren erreskate-operazioa Nuseirateko errefuxiatu-eremuan. Argazkia: EFE.
Israelgo Armadaren erreskate-operazioa Nuseirateko errefuxiatu-eremuan. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo inteligentziak "zehaztasun handiz" eta urriaren 7a baino lehen ezagutzen zituen Hamasek 200 eta 250 pertsona artean (zibilak eta militarrak) bahitzeko planak, Kan Israelgo irrati publikoak astearte honetan argitaratutako informazioaren arabera.

Armadak "zehaztasun handiz" ezagutzen zituen talde islamistaren planak, Kanek jakitera eman duenez. Kanen telebista kateak inteligentzia txosten bat erakutsi zuen bart, Israelen aurkako erasoa gertatu baino hiru aste lehenago.

Txostenak Armadaren baseetan infiltratzeko milizianoen entrenamenduei buruzko informazioa jasotzen du. Urriaren 7a baino lehen, Ejertzitoak dozenaka miliziano hiru puntutan zehar sartzea espero zuen, baina ez zituzten espero erasoaren egunean Israelera sartu ziren Hamaseko 3.000 milizianoak.

Israelgo Auzitegi Gorenak Armadaren eta Shin Bet barne inteligentzia agentziaren epaien inguruko ikerketa aldi baterako etetea agindu zuen igandean, gerra indarrean dagoen bitartean egitea kaltegarria dela iritzita.

Israelgo Armadak bere barne ikerketa abiatu du Hamasen erasoa ahalbidetu zuten akatsen inguruan, eta uztailean ondorioak ezagutzea espero da.

Urriaren 7ko erasoak Israelen segurtasunean eragin zuen arrakalak ez du ia ondoriorik izan agintariengan, estamentu militarrean bi dimisio garrantzitsu bakarrik izan baitira. Bien bitartean, Benjamin Netanyahu lehen ministroak ez du erantzukizun politikorik bere gain hartu, nahiz eta herritarren mugimendu zabal batek eta oposizioak akats horiengatik eta gerraren kudeaketagatik hauteskundeak aurreratzea eskatu dioten .

Apirilaren 22an eman zuen lehen dimisioa Israelgo inteligentzia militarreko buruak, Aharon Haliva jeneralak, 38 urteko soldadutzaren ostean.

Bigarrena ez zen ekainaren 9ra arte iritsi; orduan, Avi Rosenfeld brigadako jeneralak kargua utzi zuen, ezin izan zituelako babestu "Gazako mugako komunitateak, milaka herritar, Reimeko musika jaialdian parte hartu zutenak eta ejertzitoaren indar aurreratuak".

Urrian, Ron Bar Shin Bet taldeko buruak barkamena eskatu zuen urriaren 7an gertatutakoagatik, eta erantzukizuna bere gain hartu zuen, baina oraingoz karguan jarraitzen du.

Ikerketa horiek atzeratzeko Israelgo agintarien ohiko argudioa da Gazako gerrarekin bat egiten dutela. Oringoz, 37.300 palestinar baino gehiago hil dira gerraren ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Giza eskubideak Ekialde Hurbila Hamas Benjamin Netanyahu