Mundua -

Gazako Zerrenda

Hamasek bahitutako hiru lagunen gorpuak berreskuratu ditu Israelek Gazan

"Inteligentzia zerbitzuek ematen diguten informazio garrantzitsuari esker, jakin dugu bahitutako hiru pertsona horiek urriaren 7ko eraso bortitzean hil zituztela", ziurtatu du Israelgo Armadak.

Hiru bahituen argazkia
Hiru bahituen argazkia
Hiru bahituen argazkia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak gaur, ostiralarekin, iragarri du iragan urriaren 7an Hamas mugimenduak bahitutako hiru lagunen gorpuak berreskuratu dituela Gazako Zerrendan, eta erantsi orduko "eraso bortitzean" hil zituztela hirurak.

Horixe adierazi dute ohar batean. Orion Hernandez Radoux, Hanan Yablonka eta Michel Nisembaum dira, hain zuzen ere, hiru bahituak. "Inteligentzia zerbitzuek ematen diguten informazio garrantzitsuari esker, jakin dugu bahitutako hiru pertsona horiek urriaren 7ko eraso bortitzean hil zituztela", ziurtatu du Israelgo Armadak.

Operazioa hasi zenean, bestalde, liskar handiak gertatu ziren, Armadak berak zehaztu duenez. "Hilotzak identifikatu ostean, Israelgo Defentsa Indarren ordezkariak hildako hiru lagun horien senitartekoekin jarri ziren harremanetan, eta doluminak bidali zizkieten.

Armadak baita, herritarrei eskatu die utz dezatela alde batera "zurrumurru eta oinarririk gabe informazioak", eta fida daitezela soilik iragarpen ofizialekin

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Hamas