Mundua -

Gerra Ukrainan

Zelenski bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Errusiak

Barne Ministerioak, xehetasun gehiago eman gabe, adierazi duenez, Errusiako Zigor Kodean jasotako delitu batekin lotuta ari dira bilatzen.

Ukrainako presidente Volodimir Zelenski. Argazkia: EFE
Ukrainako presidente Volodimir Zelenski
Ukrainako presidente Volodimir Zelenski. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako presidente Volodimir Zelenski bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Errusiak. "Bilatzeko eta atxilotzeko agindua duten pertsonen zerrendan sartu du Barne Ministerioak agintari ukrainarra", jakinarazi du TASS albiste agentzia errusiarrak.

Iturri horren arabera, Errusiako Zigor Kodean jasotako delitu batekin lotuta ari dira bilatzen.

Gaur, baita, Petre Poroshenko, 2014 eta 2019 artean Ukrainako presidente izandakoa, bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Errusiak. 

Aurretik ere, Ukrainako goi karguen aurkako atxilotze agindu gehiago eman dituzte.

Kievek uste du etsipen keinu bat dela

Horren aurrean, Ukrainako Atzerri Gaietako Ministerioak adierazi du Mosku etsipenez eta ernegazioz ari dela jokatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski