Mundua -

POLONIA

Europa gerraurreko aldi batean dagoela ohartarazi du Tuskek, eta EBko mugak elkarrekin zaintzea defendatu du

Vladimir Putin Errusiako presidentearen arabera, "astakeria" hutsa da Errusiak mendebaldeari eraso egingo diola esatea.

Donald Tusk Poloniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donald Tusk Poloniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean
Donald Tusk Poloniako lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Ukraina inbaditu ondotik, Europa "gerraurreko" egoera batean murgildura dagoela ziurtatu du Donald Tusk Poloniako lehen ministroak, eta, hori dela eta, Europar Batasuneko mugak elkarrekin zaintzeko beharra azpimarratu du.

"Badakit hau esatea gogorra dela, bereziki belaunaldi gazteentzat, baina gerraurreko aldi berri batera ohitu behar dugu", nabarmendu du Die Welt Alemaniako egunkariari egindako adierazpenetan. "Ez naiz esajeratzen ari. Egunez egun, gero eta argiago dago", gaineratu du.

Tusken hitzetan, bere asmoa ez da inor beldurtzea, baina "gerra ez da dagoeneko iraganeko kontzeptu bat; benetakoa da eta duela bi urte hasi zen".

Testuinguru horretan, Europar Batasuneko kanpoko mugak "modu koherenteagoan" babestea defendatu du. "Europar Batasunak prest egon behar du gure mugen eta gure lurraldearen segurtasunaren alde borrokatzeko", gehitu du.

Bart pilotu militarrekin Mosku iparraldean egindako bilera batean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan du "astakeria" hutsa dela Errusiak Mendebaldeari eraso egingo diola esatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europako herrialdei buruzko albisteak Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Zer gertatu da gaur Varsovian?