Mundua -

Gerra Ukrainan

Errusiak berriro eraso dio Kievi misilak jaurtita

Alertak goizeko lehen orduan aktibatu dira. Vitali Klitxko alkateak Errusiako jaurtigaien aurrean babesteko eskatu die herritarrei. Gutxienez bi pertsona zauritu dira.

Kale bat eta etxebizitza batzuk ilunpetan, Ukrainako itzalaldi batean. Argazkia: EFE.
Kale baten eta etxebizitza batzuen ikuspegia ilunpetan, Ukrainako itzalaldi batean
Errusiak berriz ere eraso dio Kievi, misilak jaurtita

0:36

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako hiriburua, Kiev, Errusiako indarrek misilekin egindako eraso baten jomuga izan da berriro astelehen honetan, bertako agintarien arabera, eta gutxienez zauritu bat utzi du ospitalean.

Alertak goizeko lehen orduan aktibatu dira. Vitali Klitxko alkateak Errusiako jaurtigaien eta Ukrainako defentsa-sistemen erantzunaren aurrean babesteko eskatu die herritarrei.

Misil baten zatiak erori dira Pechersk eremuko hiru solairuko eraikin baten gainean. Klitschok Telegrameko bere kontuan azaldu duenez, bi pertsona artatu dituzte inguru horretan, baina bakarra ospitaleratu behar izan dute.

Bridget A. Brink enbaxadore estatubatuarrak Ukrainako hiriburuan izandako "leherketa handien" berri eman du sare sozialetan, eta Errusiak erabilitako jaurtigaiak "misil hipersoniko" gisa deskribatu ditu. "Azken bost egunetan, Errusiak ehunka misil eta drone jaurti ditu herrialde subirano batera. Ukrainak laguntza behar du. Ez dago galtzeko unerik", gaineratu du.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak azken egunotan mendebaldeko aliatuei arma gehiago emateko beharra azpimarratu die, irismen luzeko misilak eta airekoen aurkako defentsa sistemak azpimarratuz, bonbardaketei erantzuteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Ukrainako presidentea