Mundua -
Itsas korridorea
Gazara bidean da 'Open Arms' ontzia, 200 tona elikagai eramateko
Ontziak 200 tona janari eramango ditu Gazara: irina, arroza eta atun latak, besteak beste. Helburua, duela bost hilabete Israelen erasoaldia hasi zenetik Zerrndan dagoen gosetea arintzea da.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Open Armas ontzia Zipreko Larnaka portutik atera da gaur goziean, Gazako Zerrendara 200 tona jaki eramateko, erakundeak berak sare sozialetan iragarri duenez.
Helburua, duela bost hilabete Israelen erasoaldia hasi zenetik Zerrndan dagoen gosetea arintzea da.
Zipreko Larnaka portuan amarratuta izan den ontziak bidaia atzeratu behar izan du, eguraldia eta segurtasun bermeak direla eta.
Ontziak 200 tona janari eramango ditu Gazara: irina, arroza eta atun latak, besteak beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea