Mundua -

EKIALDE HURBILA

Bi pertsona hil dira Damaskon, Siriak Israeli egotzi dion erasoan

Siriako Defentsa Ministerioaren arabera, jaurtigaiak Golango gainetatik bota dituzte eta Damasco hiriko etxebizitza eraikin bat izan dute jomuga. Bi hildakoez gain, beste pertsona bat zauritu da erasoan.

Erasoa Damaskon. Argazkia: EFE
Erasoa Damaskon
Erasoa Damaskon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira gaur goizean Damaskon, Siriak Israeli egotzi dion erasoan. Momentuz, Israelgo agintariek ez dute beren gain hartu gertaturikoa. 

Siriako Defentsa Ministerioak Facebook sare sozialean zabaldutako informazioaren arabera, jaurtigaiak Golango gainetatik bota dituzte bertan 09:40 zirenean eta Damasco hiriko etxebizitza eraikin bat izan dute jomuga.

Ministerioak zehaztu du Kafr Susa auzoan gertatu dela erasoa. Hildako bi pertsona horiez gain, hirugarren pertsona bat zauritu da eta kalte materialak izan dira jaurtigaiak jausi diren eraikinean eta ingurukoetan.

Bestalde, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak azpimarratu duenez, erasoa jasan duen eraikina ikastetxe irandar batetik gertu dago eta Hezbollahko eta Irango Guardia Iraultzaileetako "goi karguak" ibili ohi dira inguru horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Giza eskubideak gaur Siria Ekialde Hurbileko albisteak