Mundua -

Ekuador

Ekuador, "barne gatazka" betean: 10 hildako erasoetan, eta kartzela-krisi latza

Astelehen gauean, Noboak salbuespen egoera eta 60 eguneko etxeratze agindua ezarri zituen. Ordu batzuk geroago, "barne gatazka armatua" deklaratu zuen Ekuadorren, "talde narkoterroristek lehertutako indarkeria oldeak behartuta".

Gutxienez 10 persona hil dira Ekuadorren izandako erasoetan. Argazkia. EFE
Gutxienez 10 persona hil dira Ekuadorren izandako erasoetan
Gutxienez 10 pertsona hil dira Ekuadorrek bizi duen indarkeria boladan

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hamar lagun zendu dira —tartean bi polizia nazional— eta hiru zauritu Daniel Noboa buru duen Ekuadorreko Gobernuak deklaratutako "barne gatazka armatuan". Hain zuzen ere, "talde narkoterroristek lehertutako indarkeria oldeak" eragin ditu istiluak herrialde horretan.

Orain arte, 70 pertsona hartu dituzte atxilo, atentatuak eta "eraso terroristak" burutu dituztelakoan, Poliziak berak jakinarazi duenez. Sare sozialen bidez zabaldutako ohar batean, Ekuadorren azken orduetan izandako ekintza armatuen balantzea egin du, eta argitu dagoeneko aske daudela astelehenean bahitutako hiru agenteak.

Daniel Noboa presidenteak, bere aldetik, salbuespen egoera ezarri zuen herrialde osoan iragan astelehenean, antolatutako zenbait talde armatuk piztutako istiluen ondotik —batez ere, sei espetxetan izandako iskanbilagatik, eta arriskutsutzat jotzen dituzten hainbat presoren ihesaldiagatik—.

Perun ere izua zabaldu du Ekuadorreko egoerak, eta larrialdi egoera ezarri du Gobernuak, bai eta Indar Armatuen zabaltzea agindu ere, mugan Polizia Nazionalaren zaintza indartze aldera.

Noboak ez du agerraldi publikorik egin

Bere herrialdean gertatu diren istilu larriak gorabehera, Ekuadorreko buruzagiak ez du agerraldi publikorik egin. Besterik gabe, Ekuadorren "barne gatazka armatua" deklaratzen duen dekretua sare sozialen bidez zabaldu, eta Noboa bera Estatuko hiru botereetako ordezkariekin azaltzen den argazki bat partekatu du X-en.

Erasoak eta kartzela-krisia

Izu-ikara zen nagusi atzo Ekuadorren, herritarrak talde armatuen erasoen beldur zirelako, erasotzaileek merkataritza-guneak eta kaleak hartu zituztelako, eta zuzenean emititzen ari zen Guayaquilgo telebista kate publikoan oldarka sartu zirelako.

Kaputxadun talde batek armekin hartu du Ekuadorko TC telebista katea
Kaputxadun talde batek armekin hartu du Ekuadorko TC telebista katea
Kaputxadun talde batek armekin hartu du Ekuadorko TC telebista katea

Hari-mutur askoko krisia bizi izan dute urritik ekuadortarrek. Garai hartan hautatu zuten presidente Daniel Noboa, hauteskunde kanpaina korapilatsu baten ostean. Izan ere, kanpainak iraun zuen bitartean hainbat hautagai hil zituzten, tartean, Fernando Villavicencio.

Gauzak horrela, buruzagi ekuadortarrak Indar Armatuei manatu die ekintza militarrak abia ditzatela, telebista kate publikoan atzo izandako erasoak, sei kartzelatan gertatutako matxinadak eta Quiton jazotako indarkeriak bultzatuta-edo.

Aurretik, astelehen gauean, Noboak salbuespen egoera eta 60 eguneko etxeratze agindua ezarri zituen, egun bat lehenago Los Choneros talde kriminaleko Adolfo Macias "Fito" "desagertu" zelako. Presondegi seguruago batera eraman nahi zuten unean bertan egin zuen ihes Maciasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Ekuador Peru azken ordukoa