Mundua -

Gaza erasopean

UNRWAko zuzendariak ohartarazi du palestinarrek sentitzen dutela nazioarteak abandunatu dituela

Philippe Lazzarinik esan du Palestina "erresistentziaren mugara" heldu dela. Gazan egon berri da, eta "infernua" dela esan du.

Suntsipena Gazako Zerrendan. Argazkia: EFE
Suntsipena Gazako Zerrendan.
Suntsipena Gazako Zerrendan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Philippe Lazzarini Palestinako Errefuxiatuentzako Ekialde Hurbileko Nazio Batuen Agentziako (UNRWA) zuzendariak adierazi duenez, palestinarrak "nazioarteak abandonatuta eta traizionatuta sentitzen dira, gure garaiko hondamendi humanitario larrienetako baten aurrean" ezer egiten ez dutelako.

"Orain ikusten ari dira gizakiak ez direla berdin tratatzen, giza eskubideak ez direla unibertsalak, eta horrek ondorio oso larriak izango ditu", gaineratu du. Haren agentzia izan da gatazka bakar batean hildako gehien izan dituena Nazio Batuen Erakundea sortu zenetik (130 baino gehiago urriaren 7tik, Israelek eraginda).

Lazzarinik Gaza bisitatu berri du, eta "infernua" bezala deskribatu du, baita Zerrendaren hegoaldean ere. Israelek Gazako biztanleei hegoaldera joateko esan zien. "280.000 pertsona bizi dira normalean bertan, eta gaur egun milioi bat daude, halako biztanleria artatzeko beharrezko azpiegitura eta baliabiderik gabe", azaldu du.

Palestinaren historia, 1948an Israelgo Estatua sortu zenetik, berez "oso mingarria" da, baina orain "atalik ilunenean dago".

UNRWAko zuzendariak azaldu duenez, palestinarrak "giza erresistentziaren mugara" iritsi dira, eta Agentziako langileek ere sufritzen dute. "Batzuetan galdetzen diet nola jasan dezaketen. Lankide batek duela gutxi kontatu zidan egun batzuk bazter batera erretiratzen dela negar egiteko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Palestina Errefuxiatuak Ekialde Hurbileko albisteak