Mundua -

Hauteskundeak

Hauteskundeen bigarren itzulia Ekuadorren, 'correismoa'ren itzulera zantzuekin

Luisa Gonzalez eta Daniel Noboa dira Guillermo Lasso presidentearen lekua hartzeko hautagaiak, hauteskunde aurrerapenaren ostean.

Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza Mugimenduko hautagaia. Argazkia: Efe
Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza Mugimenduko hautagaia. Argazkia: Efe
Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza Mugimenduko hautagaia. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekuadorren presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia dute igande honetan, eta Luisa Gonzalez Herritarren Iraultza Mugimenduko hautagaia, Rafael Correa presidente ohiaren aliatua, da faborito nagusia, Daniel Noboa enpresariaren gainetik.

Gonzalezek botoen % 33 eskuratu zituen abuztuaren 20ko lehenengo itzulian, eta horrek agerian utzi zuen 'correismoa' indartsu dagoela oraindik.

Rafael Correa Belgikan bizi da, Ekuadorren zenbait auzi judizial dituelako zain ustelkeriagatik. Gonzalezek kanpaina osoan esan du ustelkeriagatik irekitako prozesuak jazarpen politikoa direla, eta azpimarratu du haiek direla garapen sozialaren giltza. Horren hitzetan, besteak beste, enpleguak sortuz konpondu nahi du Ekuadorren segurtasunarekin duten arazoa.

Banden arteko indarkeriaren gorakada espetxeetara ere zabaldu da, eta hori izan dute kanpainako gai nagusia, bereziki lehenengo itzuliaren atarian Fernando Villavicencio presidentegaia hil ondoren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika albisteak Ekuador Hauteskundeak