Mundua -

EKIALDE HURBILA

Israelek Libano bonbardatu du helikoptero militarrekin

Goizean, Al Quds Brigadetako kideak Israelera sartzen saiatu dira Libanotik. Arratsaldean, Libanoko muga bonbardatu du Israelek erantzun gisa, eta Hezbollahko hiru kide hil dituzte.

Kafarkila herria, Libanon, Israelekin mugan. Argazkia: EFE
Kafarkila herria, Libanon, Israelekin mugan. Argazkia: EFE
Kafarkila herria, Libanon, Israelekin mugan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Libanoko lurraldetik Israelen infiltratu nahi zuten hainbat susmagarri armatu" hil dituztela iragarri dute goizean Israelgo Indar Armatuek.

Hasiera batean, Hezbollahri egotzi diote hainbat iturrik erasoa baina, arratsaldean Al Quds Jihad Islamikoaren Gazako Brigadek euren gain hartu dute erasoa. "Al Aksako Ekaitza" operazioaren parte dela esan dute jihadistek eta ekintza horretan zazpi "soldadu sionista" zauritu dituztela ere gehitu dute.

Arratsaldean, berriz, helikopteroz Libanon erasoak egiten ari direla iragarri du Israelgo Armadak X sare sozialaren bidez (lehen, Twitter), eta inguruan bizi diren zibilei "etxean geratzeko" eskatu diete.

Libanoko Armadak ere baieztatu du Israelek "aire bidezko bonbardaketak" egin dituela, artilleriako erasoez gain, Libanoko hegoaldeko mugako hainbat puntutan, eta inguru horietara ez hurbiltzeko eskatu diete herritarrei. Bonbardaketak gogorrak izan dira.

Hezbollahk misilak eta morteroak jaurti ditu Israelen aurka, eraso batean hiru kide galdu ostean

Libanoko Hezbollah alderdi-miliziako hiru kide hil ditu Israelek bonbardaketetan.

Hezbollahk misil telegidatuekin eta morteroekin erantzun dio bere kideen hilketari. Mugimendu politiko eta armatu xiitak ohar batean adierazi duenez, Israelgo bi aginte-gune izan dituzte helburu, eta "hiru anaia mujahidinen heriotzaren aurrean emango duten lehen erantzuna" izan dela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Libanoko albisteak