Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiaren lehen arma nuklear taktikoak iritsi dira Bielorrusiara

Vladimir Putin Errusiako presidenteak esan du prozesua beranduenez urte amaieran amaituko dela. "Udaren amaieran edo urte amaieran, prozesu hori guztia amaituta egongo da. Baina disuasio-neurri bat da", ziurtatu du.

Maniobra militarrak Bielorrusian, Ukrainako gerra hasi baino lehen. Artxiboko argazkia: EFE
Maniobra militarrak Bielorrusian, Ukrainako gerra hasi baino lehen.
Maniobra militarrak Bielorrusian, Ukrainako gerra hasi baino lehen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak gaur esan duenez, lehen arma nuklear taktikoak Bielorrusiara iritsi dira, beranduenez urte amaieran amaituko den prozesu baten baitan.

"Lehenak (arma nuklear taktikoak) Bielorrusiara eraman dituzte. Uda amaieran edo urte amaieran, prozesu hori guztia amaituta egongo da. Baina disuasio-neurri bat da", ziurtatu du Putinek San Petersburgoko Nazioarteko Ekonomia Foroan.

Duela astebete, Putinek esan zuen armamentu nuklear taktikoa Bielorrusiako lurraldean uztailaren 7tik 8ra bitartean zabalduko zela.

Sergei Shoigu eta Viktor Jrenin Errusiako eta Bielorrusiako Defentsa ministroek, maiatzaren amaieran, Minsken, sobietar errepublika ohiaren lurraldean estrategikoak ez diren arma nuklearrak biltegiratzea arautzen duten dokumentuak sinatu zituzten.

Joan den martxoan, Kremlineko buruzagiak akordio bat iragarri zuen Alexandr Lukashenko Bielorrusiako homologoarekin, herrialdean arma nuklear taktikoak zabaltzeko, eta horrekin azkartu egin du azken bi urteetan defentsa-politikaren integrazioa.

Bielorrusiako militarrek, apirilean, Iskander-M misilentzako munizio berezi taktikoen erabilerari buruzko prestakuntza jaso zuten Errusian, arma konbentzionalak ez ezik nuklearrak ere erabiltzeko gai direnak.

Hilabete horretan bertan egin zuten Bielorrusiako indarrek Su-25 eraso-hegazkinak erabiltzeko entrenamendua, eta arma nuklear taktikoak eramateko ekipatu zituzten.

Errusiako Defentsa ministroak argi utzi du Moskuk ojiben gaineko kontrola eta balizko erabileraren erabakia mantenduko dituela.

Kremlineko buruak gaur berretsi duenez, behin baino gehiagotan adierazi du arma nuklearrak Errusiak erabil ditzakeela soilik lurraldearen osotasunari, independentziari, subiranotasunari eta Errusiako Estatuaren existentziari mehatxu eginez gero.

"Arma nuklearrak Errusiako Estatuaren segurtasuna eta existentzia bermatzeko sortu dira. Baina ez dago horiek erabiltzeko inolako asmorik", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra