Mundua -

Zibersegurtasun

Frantziak debekatu egin ditu aisialdiko aplikazioak, TikTok barne, telefono ofizialetan

Frantziako Gobernuaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute Administrazioaren ekipoetan instalatzeko adina zibersegurtasun eta datu-babes maila".

TikTok aplikazioaren ikonoa mugikorreko pantaila batean.
TikTok aplikazioaren ikonoa mugikorreko pantaila batean
TikTok aplikazioaren ikonoa mugikorreko pantaila batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak iragarri duenez, Administrazioko langileen telefono mugikor ofizialek "ezingo dute jolas-aplikaziorik deskargatu". Neurri horrek TikTok sare sozialari eragiten dio, baina baita beste zerbitzu mota batzuei ere, hala nola streamingari.

Agindua Transformazioaren eta Funtzio Publikoaren ministroak eman du, halako aplikazioek, "bereziki segurtasunaren arloan", planteatzen dituzten erronkak aztertu, eta nazioarteko hainbat bazkidek TikTok enpresa txinatarraren aurkako neurriak hartu ondoren.

Fidagarria al da TikTok? Igor Unanue, zibersegurtasun aditua: ''Nik ez nituzke erabiliko app horiek''

2:50

Pariseko agintariaren ustez, aisialdiko aplikazioek "ez dute behar adinako zibersegurtasun- eta datu-babeseko mailarik Administrazioaren ekipoetan instalatzeko", eta, beraz, beto orokor bat ezartzea erabaki du; hala ere, "salbuespenezko" baimenak ematen ditu, norbaitek "beharrizan profesionalak" dituela egiaztatzen badu.

Joan den otsailean, Ameriketako Estatu Batuetako Administrazioak TikTok gailu ofizial guztietatik kentzeko agindu zuen, eta Europako Batzordeak ere erabaki hori hartu du. Txinako Gobernuak, ordea, horrelako neurrien atzean omen dagoen ustezko asmo politikoa salatu du.

Europako Batzordeko langileek ezin izango dute TikTok erabili
Europako Batzordeko langileek ezin izango dute TikTok erabili
Europako Batzordeko langileek ezin izango dute TikTok erabili

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Internet Frantziako Gobernua TikTok